Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen ebazpenak
Tuesday, 12 de February de 2013

2012ko 7. eta 12. ebazpenek Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen eskumena baieztatzen dute, EAEko Lurralde Historikoen eta Nafarroako Foru Komunitatearen Ogasunaren arteko gatazkak ebazteko; horrez gain, negozioen zuzendaritza eta kudeaketa administratiboa egiten diren lekua eta benetako zuzendaritza-egoitza kokatzeko erabakigarriak diren egitatezko elementuak baloratzen dituzte. Baterako balorazio berdin-berdina egiten da 11/2012 Ebazpenean, helbide-lekualdatzeen kasuetan gatazka aurkezteko epea aztertu ostean, gatazka positiboetarako aurrez ikusitakoaren aplikazioa ukatuta.

8/2012 Ebazpenak doktrina ezartzen du, honekin lotuta: Administrazio baten parte-hartzea merkatuko balio normala egiaztatzeko prozeduran, administrazio ezberdinen eskumenaren menpekoak diren baina lotuta dauden erakundeen artean eginiko eragiketetan. Parte-hartze hori baieztatu egin du, Ekonomia Itunean jasota dauden koordinazio eta lankidetza printzipio orokorrak baliatuta.

9/2012 Ebazpenak Arbitraje Batzordea benetan eratu baino lehenago planteatutako gatazka positibo bat aurkezteko epea zenbatzeko dies a quo-a aztertzen du, eta eratze-data horretan ezartzen du.

Joan Administrazio Doktrinara