Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak baieztatu egin du zergei buruzko Lege Orokorraren oinarrizko izaerari eta “blindajeari” buruzko Lege Organikoaren aplikazio esparruari buruzko bete doktrina
Wednesday, 6 de May de 2015

2014. urtearen azken hilean eta 2015. urtearen hasierako hilean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak frogaketa mugatua ez diren bestelako kudeaketa prozeduren markoko jarduera ekonomikoen etekina zehazteko erregulartasunari buruzko hogei epai baino gehiago jaulki zituen. Zergei buruzko Lege Orokorrak ezarri duenarekin bat, mota horretako jarduketa prozedurak horren barrurako erreserbatzen dituena, Salak azken hori aplikagarria dela ulertu arren, hori gorabehera ez du manu horien oinarrizko izaerarik antzematen eta, prozeduren garapenean baliaezintasuna eragiten duten forma-akatsen garrantziari buruzko doktrina jurisprudentziala gogorarazi ondoren, ondorio moduan ezarri du frogaketa mugatuko prozeduraren omisioak ez duela ekintzaren erabateko deuseztasuna eragiten eta ezetsi egiten ditu planteatutako errekurtsoak, uste duelako ez dela deuseztagarritasun hutseko kasuen deuseztasuna adierazteko beharrezkoa den babesgabezia inguruabarra gertatzen.

Abenduaren 1eko eta abenduaren 30eko epaietan Salak baieztatu egin zuen ganbera baliabide iraunkorra erregulatzeko foru ahalmen arauemailea; dena dela, bigarrenean zati baten deuseztu zuen egindako likidazioa, hain zuzen ere ogasun arabarrak lurralde eskumenik-ezaren akatsa egin zuelako, ogasun horrek likidazio hori jarduketetan zehar zergadun gipuzkoar batengandik eskuratutako informazioetan oinarritu zuelako Lurralde horretako ogasunaren manuzko laguntza eskatu gabe. Ildo beretik, 2015eko otsailaren 3ko epaiak deuseztu egin zuen Bizkaiko ogasunak zerga egoitza Madrilen duen enpresa bati formulatu zion informazio errekerimendua.

Jurisprudentziara joan