Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

2020-AN, BI BILERA EGIN DITU ITUN EKONOMIKOKO BATZORDE MISTOAK
Wednesday, 2 de December de 2015

2020-AN, BI BILERA EGIN DITU ITUN EKONOMIKOKO BATZORDE MISTOAK

2020-AN, BI BILERA EGIN DITU ITUN EKONOMIKOKO BATZORDE MISTOAK
Pandemia egoera eta baliabideen murrizketa direla-eta, garrantzia hartu du estatuaren
eta EAE-ren harremanetarako finantza egoera berri bat erabakitzeko beharrak,
aurrekontu egonkortasunari eta jasangarritasunari dagokionez, hain zuzen ere.

 

Pandemia egoera eta baliabideen murrizketa direla-eta (horien ondorioz, herritarren osasuna zaintzeko jarduera ekonomikoa gelditzeko neurriak ezarri ziren), garrantzia hartu du estatuaren eta EAE-ren harremanetarako finantza egoera berri bat erabakitzeko beharrak, aurrekontu egonkortasunari eta jasangarritasunari dagokionez, hain zuzen ere. Gure bizitzetan COVID-19-a agertu zenetik igarotako hilabete hauetan, Itun Ekonomikoko Batzorde Mistoak bi bilera egin ditu, eta, horietan landutakoak azalduko ditugu ondoren.

Martxoaren 11n, Batzordearen 1/2020 bilera egin zen, eta, bertan, finantza alorrean, 2017ko eta 2018ko behin betiko kupoak eta 2019ko behin-behinekoak, enpleguko politika aktiboen balorazioko zenbatekoak eta genero indarkeriaren aurkako estatuko hitzarmenaren finantzaketako partaidetza itxi ziren. Era berean, euskal erakundeen superabita aplikatzea eta Euskadirentzako aurrekontu egonkortasun espezifikoko jarraibidea erabaki ziren. Zergei dagokienez, lehenengo aldiz aitortu zen euskal ogasunek BEZaren araubide berezi batzuetako (OSS BEZa) mugaz gaindiko BEZa biltzeko duten gaitasuna, eta estatuaren eta EAEren arteko hurrengo lankidetzako bi alderdiko batzordean, nazioarteko foro fiskaletan euskal erakundeen presentzia eztabaidatzea erabaki zen.

2/2020 bilera irailaren 30ean egin zen, eta akordio historiko bat egin zen bertan, izan ere, lehen aldiz, foru aldundiei zorpetze gaitasun propioa aitortu zaie. Hala, autonomia erkidegoarentzako hitzartutako % 2,6ko defizitari, foru aldundientzako % 0,9ko zenbatekoa gehitu zaio, eta, hala, 2020rako euskal erakundeentzako zenbatekoa, % 3,5ekoa da. Gainera, 2021erako defizita % 3,0n finkatu da (% 2,2n Eusko Jaurlaritzarentzat eta % 0,8n foru aldundientzat). Bileraren aurreko prentsa-oharrean Eusko Jaurlaritzak zehaztu zuen moduan, “akordioa mugarria da, horren bitartez aitortzen baita, foru aldundiek lurralde historikoetako zerga ahalmena dutela, eta Eusko Jaurlaritzak bezala, berehala diru-sarreren jaitsiera izaten dutela, COVID-19-arekin gertatu den moduan”.

IEKB-ren 2020/01 akta

IEKB-ren 2020/02 akta