Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren erabakiak
Wednesday, 29 de January de 2014

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa hilaren 16an bildu zen guztira 13 erabaki sinatzeko; horien artean, besteak beste, aipatzeko modukoa da Kontzertu Ekonomikoaren aldarazpena, Kontzertu horretan azkeneko urteetan Estatuan agertu diren zerga-figura berrien kontzertazioa sartze aldera, eta bai kontzertazio berrien finantza-ondoreak 2013ko urtarrilaren 1era ekartzeko behar diren zerga-figurak jasotze aldera ere. Aurrekontu-egonkortasunaren arloko beste erabaki batzuk berretsi eta alor horretako informazio-elkartrukearen edukia ebatzi ez ezik, zenbait aldarazpen tekniko ere sartu dira kontzertatu den testuan eta Arbitraje Batzordearen Araudian. Horrezaz gainera, Batzorde honen kideak ere izendatu dira, halako moldez non Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen Finantza eta Zerga arloko Zuzenbide Katedraduna den Gabriel Casado Ollero jauna izendatu baita Batzorde horren buru; bestalde, Isaac Merino Jara jaunak eta Francisco Javier Muguruza Arrese jaunak mahaikide izaten jarraitu dute.

Komunikabideetan zabaldu denez, ondoko gai hauek hurrengo negoziazioetarako mahai gainean utzi dira: kupoen likidazioarekin loturik azken urteotan pilatzen ari diren kopuru-aldeak ebaztea eta kupoari buruzko lege berria egitea; izan ere, egun indarrean dagoen legea, hasiera batean 2007-2011 bosturtekorako aurreikusirik zegoena, luzatuta dago 2012. urteari dagokion ekitalditik hona.

Eusko Jaurlaritzaren prentsa-oharra

Kontzertu Ekonomikoaren aldarazpenaren testua

Hartu diren erabakien eskema