Itunaren informazio guztia
zure zerbitzura

Bost Urteko Epealdiko Gainerako Kupoak

Beste edozein urtetako Kupoa kalkulatzeko, oinarri-urteko Kupo Likidoa eguneratu behar da. Koadroan ikus dezakegu 2018. urteko kupoaren kalkulua nola egin zen, bost urtetatik bigarrenekoa, alegia, 1,0700198ko urteko eguneratze-indizea suposatuz eta Araba-Arabako konpentsazioetarako zenbateko bera mantenduz.

10.

Kupo Likidoa (4 – 8 – 9)

1.304.535,50

13.

2018ko eguneratze-indizea

1,0700198

14.

2018an eguneratutako kupo likidoa (10 x 15)

1.395.878,82

15.

Arabari emaniko konpentsazioak

4.426,53

16.

Ordaintzeko kupo likidoa (16-17)

1.391.452,29

13. Eguneratze-indizea

Kupoaren Legeak ezarri duenez, urte bateko eguneratze-indizea izango da zatidura baten emaitza, EAErekin itundu dituen tributuengatik urte horretan Estatuak Espainia osoan bildutakoaren (lurralde erkideko Autonomia Erkidegoei erabat lagatutako tributuak kenduta) eta tributu berdinengatik oinarri-urtean bildutakoaren artean.

14. Kupo likido eguneratua (= Oinarri-kupo eguneratua)

Hori lortzeko, oinarri-urteko Kupo likidoa eguneratze-indizearekin biderkatu behar da.

15. Arabari emaniko konpentsazioak

Dagokion ekitaldiari lotutakoak.

16. Ordaintzeko kupo likidoa

Behin-behineko kupo likidoa zehaztu ondoren, konpentsazioak kendu behar dira ekitaldi horri dagokion kopuruan, eta modu horretara, ekitaldi horretan ordaintzeko kupo likidoa lortuko litzateke.