Itunaren informazio guztia
zure zerbitzura

2022-2026 Metodologia

Ekonomi Itunak ezarri duenez, bost urterik behin Gorte Nagusiek onetsitako legearen bitartez eta Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoaren aurretiazko aldeko erabakiarekin, kupoa zehazteko metodologia finkatu behar da hurrengo bost urteetarako, bai eta bost urteko epealdi horretako lehen urteko kupoa ere onartu behar da. Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoaren ardura izango da lehen urtetik aurrera hurrengo urteetan hasierako kupoa eguneratzea, legeak berak onetsitako metodologia aplikatuta.

Egun indarrean dagoen metodologia 2022tik 2026raino kupoei dagokiena da, apirilaren 3ko 10/2023 Legeak onetsitakoa. Metodologia horretan, oinarri-urteko kupoa (2022) nola kalkulatu behar den zehaztu egiten da, baita Kontuan hartu behar da Kupoaren Legeak luzapen automatikoko klausula bat duela (azken xedapenetako lehena); beraz, lege berririk onartzen ez bada, hurrengo urteetan aplikatuko da, hasieran aurreikusitako indarraldia amaitu ondoren. kupo hori eguneratzeko formula ere bost urteko epealdiaren hurrengo urteetarako.