Itunaren informazio guztia
zure zerbitzura

Egoitza Fiskala, Euskadin

PERTSONA FISIKOAK

Egoitza Euskadin dagoela zehazteko irizpidea: Euskadiko ohiko egoiliarra izatea

Euskadiko ohiko egoiliarra nor den

Betekizuna:

Espainiako egoiliarra izatea

Irizpideak

Espainian 183 egun baino gehiago egon diren zergadunak Euskadin egotea egunik gehien Zergaldiko egunik gehien PFEZ
Aurreko urteko egunik gehien ODZ, OEEJDZ eta Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga
Zergaren sortzapenean PFEZren araberako egoiliartasuna Gainerako zergak
Euskadin interes-gune nagusia izatea (PFEZren zerga-oinarriaren zatirik handiena lortzea)
Euskadin azken egoitza aitortu izana PFEZren ondorioetarako
Espainian 183 egun baino gutxiago egon diren zergadunak Euskadin interes-gune nagusia edota ekonomi- nahiz lanbide-jardueren gunea izatea
Ezkontidea eta adingabeko seme-alabak Euskadiko ohiko egoiliarrak izatea

Iruzurraren kontrako arauak:

– Ulertuko da egoiliartasuna ez dela aldatu baldin eta aldaketaren helburu nagusia zerga gutxiago ordaintzea bada
– Egoitza-aldaketa Arbitraje Batzordearen ebazpenez edo administrazio bien akordioz gertatu bada, uste izango da, kontrakoaren frogarik ezean, egoitza berria hurrengo hiru urteetan mantenduko dela.

PERTSONA JURIDIKOAK

Egoitza Euskadin dagoela zehazteko irizpidea: sozietatearen egoitza Euskadin izatea

Betekizuna:

Administrazio-kudeaketa eta negozioen zuzendaritza Euskadin zentralizatuta egotea

Irizpide subsidiarioa

Ibilgetuaren balio gehien duten ondasunak kokatuta dauden lekua

Iruzurraren kontrako araua:

– Egoitza ez dela aldatu uste izango da aldaketaren aurreko urtean edo ondorengo urtean erakundeak jarduerarik ez badu edo jarduerari utzi badio
– Egoitza-aldaketa Arbitraje Batzordearen ebazpenez edo administrazio bien akordioz gertatu bada, uste izango da, kontrakoaren frogarik ezean, egoitza berria hurrengo hiru urteetan mantenduko dela

ESTABLEZIMENDU IRAUNKORRAK, SOZIETATE ZIBILAK ETA NORTASUN JURIDIKORIK GABEKO ERAKUNDEAK

Egoitza Euskadin dagoela zehazteko irizpidea: administrazioaren kudeaketa edota negozioen zuzendaritza Euskadin zentralizatuta egitea

Irizpide subsidiarioa

Ibilgetuaren balio gehien duten ondasunak kokatuta dauden lekua