Beste edozein urtetako Kupoa kalkulatzeko, oinarri-urteko Kupo Likidoa eguneratu behar da. Koadroan ikus dezakegu 2018. urteko kupoaren kalkulua nola egin zen, bost urtetatik bigarrenekoa, alegia, 1,0700198ko urteko eguneratze-indizea suposatuz eta Araba-Arabako konpentsazioetarako zenbateko bera mantenduz.
10. |
Kupo Likidoa (4 – 8 – 9) |
1.304.535,50 |
|
13. |
2018ko eguneratze-indizea |
|
1,0700198 |
14. |
2018an eguneratutako kupo likidoa (10 x 13) |
1.395.878,82 |
|
15. |
Arabari emaniko konpentsazioak |
|
4.426,53 |
16. |
Ordaintzeko kupo likidoa (14-15) |
1.391.452,29 |
13. Eguneratze-indizea
Kupoaren Legeak ezarri duenez, urte bateko eguneratze-indizea izango da zatidura baten emaitza, EAErekin itundu dituen tributuengatik urte horretan Estatuak Espainia osoan bildutakoaren (lurralde erkideko Autonomia Erkidegoei erabat lagatutako tributuak kenduta) eta tributu berdinengatik oinarri-urtean bildutakoaren artean.
14. Kupo likido eguneratua (= Oinarri-kupo eguneratua)
Hori lortzeko, oinarri-urteko Kupo likidoa eguneratze-indizearekin biderkatu behar da.
15. Arabari emaniko konpentsazioak
Dagokion ekitaldiari lotutakoak.
16. Ordaintzeko kupo likidoa
Behin-behineko kupo likidoa zehaztu ondoren, konpentsazioak kendu behar dira ekitaldi horri dagokion kopuruan, eta modu horretara, ekitaldi horretan ordaintzeko kupo likidoa lortuko litzateke.