Para estar al día de las novedades,
suscríbete a nuestro boletín

Actualidad

EKONOMIA ITUNARI BURUZKO JARDUNALDIA EUROPAN, MARTXOAREN 25EAN
martes, 21 de enero de 2020

EKONOMIA ITUNARI BURUZKO JARDUNALDIA EUROPAN, MARTXOAREN 25EAN

2019ko martxoaren 25ean jardunaldi bat antolatu zuen «Europar Batasuneko maila anitzeko gobernantza fiskala: Foru Ogasunen kasua» izenburupean

 

2019ko martxoaren 25ean Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak, EHUko Historia Garaikidearen Sailarekin eta Finantza eta Zerga Zuzenbidearen arloko Zuzenbide Publikoaren Sailarekin lankidetzan, jardunaldi bat antolatu zuen «Europar Batasuneko maila anitzeko gobernantza fiskala: Foru Ogasunen kasua» izenburupean.

Irekiera ekitaldia Jose Maria Iruarrizaga, Bizkaiko Ogasun eta Finantza diputatuak, eta Joseba Agirreazkuenaga, Historia Garaikideko katedradun eta Zentroko zuzendariak, egin zuten.

Hainbat espezialistaren esku hartzearen ondoren –besteak beste, Espainiak EBn duen Ordezkaritza Iraunkorreko Finantza Saileko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako Zuzendaritzakoak, Bizkaiko Foru Aldundikoak eta EHUkoak–, Ekonomia Ituna Sustatzeko eta Hedatzeko Elkarteak Ad Concordiam argitalpenen lerro berri bat aurkeztu zuen; linea berri hori Instituto Complutense de Estudios Internacionales erakundeko doktoratu aurreko ikertzailea den Andoni Montes, jaunaren lanarekin inauguratu da, «Foru-autonomia eta Europako integrazioa sozietateen zergaren eremuan» titulua duena.

 

Jardunaldiko egitaraua

Ikusi jardunaldiaren bideoak