Ekonomi Itunaren III. Kapituluak, “Ekonomi Itunaren Batzordeez eta Arbitraje Batzordeaz” izenburupean, Ituna aplikatzean sor daitezkeen arazoak konpontzeko ardura duten organoak arautzen ditu. Itunak ezarri duenez, hiru organo eratuko dira Estatuaren eta Euskadiren arteko harremanetarako: Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoa, Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordea eta Ekonomi Itunaren Arbitraje Batzordea.
Administrazioen artean Ekonomi Itunaren ondoriozko harremanak itun izaerakoak direnez gero, lehenengo bi batzordeak Estatuko eta Euskadiko Administrazioetako ordezkariek erdi bana osatzen dituzte, osatu ere, bitariko ordezkaritzarekin. Arbitraje Batzordearen kasuan, ostera, hiru kidek osatzen dute, Batzorde horrek ezaugarri eta eginkizun bereziak dituelako; modu horretara, Batzordea osatzen dute itzal handiko hiru adituk, tributuen eta ogasunaren arloan lanbidez aritutakoak epe luze batean.
EKONOMI ITUNAREN ORGANOAK
Organoak |
EKONOMI ITUNAREN BATZORDE MISTOA |
ARAUGINTZA KOORDINATU ETA EBALUATZEKO BATZORDEA |
EKONOMI ITUNAREN ARBITRAJE BATZORDEA |
||
Osaketa |
12 kide |
8 kide |
3 kide |
||
Estatuko Adm.: 6 |
Eusko Jaurlaritza: 3 Foru Aldundiak: 3 |
Estatuko Adm.: 4 |
Eusko Jaurlaritza: 1 Foru Aldundiak: 3 |
Ministroak eta Sailburuak izendatuta itzal handiko adituen artean | |
Erabakiak |
Aho batez |
Gehiengoz |
Gehiengoz |
||
Eginkizunak | Hurrengo erabakiak hartzea:
|
|
|