Sartu eta gozatu
argitalpen osoez

“Klasikoen” bilduma

Foru Ogasunaren Klasikoak bilduma Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Historia Garaikidearen Sailaren arteko lankidetzaren emaitza da. Hainbat egile ospetsuk Ekonomi Itunaren araubide politiko eta administratibo bereziari eskaini dizkioten lanak berriro argitaratu ditugu, ikertzaile, aditu, herri arloko langile eta komunikatzaileen eskura egon daitezen eta, oro har, nahi duen edonork sakonean aztertu ahal izan ditzan administrazio eta finantzen arloko gure ohitura berezi eta apartekoak, aurreiritzirik gabe, jakinminak ematen duen jarrera zorrotz eta ulerkorrarekin. Ohitura horiek antzinako historian daude sustraiturik, baina indar osoa dute oraindik.

Reglamentación y tutela financiera de las haciendas locales vascas: entre la Constitución foral y el Concierto Económico (1853-1937)
Liburuak, funtsezko dokumentu eta arauak bildu eta kritikoki analizatzen ditu,  euskal udal ogasunek foru garaitik Ekonomia Itunaren lehen arora jasandako trantsizioa aztertzeko (1853-1937). Bereziki, 1910eko hamarkadan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek tokiko finantzaketa erregimenak arautzeko eta berrikusteko garaturiko prozesuan jartzen du arreta.

Jaitsi pdf osoa (261 Orrialdeak)
Régimen Político y Administrativo de las Provincias Vasco Navarras - Jose Mª de Estecha y Martinez, 1918
Azpitituluak dioen moduan, lana “Lege, Dekretu, Errege-aginduak eta Auzitegi Kontentzioso-Administratiboaren Ebazpenen bilduma” da. Estatu berriaren eraikuntza unean, alde batetik, eta 1876ko uztailaren 21eko Legearen ondoren babes juridikorik gabe geratu ziren Lurraldeen administrazio fiskalaren erregimenean, bestetik, egoera ekonomiko-administratiboaren zehaztapenean eragina izan zuten lege-testuen sorta oso-osoa da.

Jaitsi pdf osoa (1221 Orrialdeak)
Los Conciertos Económicos de las Provincias Vascongadas - Nicolás de Vicario y Peña, 1909
1876ko Legea abiapuntu, Ekonomi Itunaren lege-araubidearen eraikuntza ahalbidetu zuen araudi exhaustiboaren biltze lan arretatsua dugu hau. Pertsona ospetsu askok eragin erabakigarria edo protagonismo ukaezina izan zuten finantza-autonomia berreskuratzeko ahaleginetan eta probintziako erregimen politikoaren eta administratiboaren buru-antolaketaren alde egin ziren lehen saioetan. Hauen iritziak, jokabideak eta Itunaren aldeko jarrerei buruzko lekukotasun sistematizatu eta fidagarriak ere biltzen ditu lanak.

Jaitsi pdf osoa (625 Orrialdeak)
El Concierto Económico. ¿Qué ha sido, qué es, qué debe ser? - Federico Zabala y Allende, 1927

Funtsean dibulgaziozko liburu praktikoa da, Ekonomi Itunaren inguruan ideiak argitzeko eta finkatzeko. Hots, egilearen hitzetan, “haren justizia eta onura hedatzeko” lana. Federico de Zabalaren obra egituratzen duten atalak, egileak berak argitzen ditu bere izenburuan: Ekonomi Ituna (aurretiko definizioa), zer izan den (bilakaera), zer den (1925-26ko azken akordioa) eta zer izan behar den (sistemak gerora duen proiekzioa).

Jaitsi pdf osoa (299 Orrialdeak)
Fiat Lux - Nicolás de Vicario y Peña, 1923
Bizkaiko Aldundiaren monografien lehiaketara 1921ean aurkeztutako lana 1926rako espero zen Itunaren berriztapena ondo prestatzeko asmoz. Bertan hiru zatitan banatu den konparaziozko azterlana egiten da euskal tributazioaren eta Espainiako beste probintzia batzuenaren artean: lehenengoa, foruen garaiko tributuez aritzen da; bigarrena, itundutako araubidea zer zen lana garatu zen unean; eta hirugarrena, etorkizunean zer izan beharko zukeen egilearen aburuz.

Jaitsi pdf osoa (452 Orrialdeak)
Información sobre la Hacienda Provincial (1913) - Diputación Provincial de Vizcaya - Ayuntamiento de Bilbao
Liburuki honetan ez da egile bakarraren idazlan apartekorik eskaintzen. Horren ordez, jatorri ezberdineko baina tematika berdina duten hiru idazki labur biltzen dira. Aipatutako tematika ez dago loturik, itundutako araubidearen oinarriarekin, baizik eta honetatik sortutako tributu-autonomiaren erabilera eraginkorrari emandako hainbat aukerabiderekin. Foru Aldundiak, Indalecio Prietoren ekimenez, zerga sistemaren erreformari buruz egindako kontsultari erantzun egiten zaio hemen.

Jaitsi pdf osoa (223 Orrialdeak)
El Concierto Económico con el Estado - Francisco Gascue, 1907
Se trata de una obra cuyo contenido versa sobre el esfuerzo fiscal de Gipuzkoa. De su contenido Gipuzkoako ahalegin fiskalari buruz dihardu lan honek. Agerian ipintzen du ehun urte baino gehiago iragan diren arren, gaur egun ere zenbait gai pil-pilean ditugula, esaterako, udal aurrekontuei edota Ekonomi Itunaren eta Kupoaren eremu zabalari dagokiena.

Jaitsi pdf osoa (220 Orrialdeak)
Régimen administrativo antiguo y moderno de Vizcaya y Guipúzcoa - Pablo de Alzola, 1910
Kontribuzio zuzenari buruzko eztabaida izan zen unean, egileak jatorrizko agirietara jo zuen Aldundien tributu-sistema Euskadin eta Estatuan desberdina izateko aukera plazaratzeagatik sortu ziren jarrera kontrajarrien oinarri historikoak egiaztatzeko asmoz. Egilearen biografia ere azaltzen da liburuan garaiko Ekonomi Itunaren errealitate ekonomiko eta administratiboaren azterketan erreferenteetakoa izan baitzen.

Jaitsi pdf osoa (489 Orrialdeak)
Facultades de las Diputaciones Vascongadas como Organismos Administrativos, 1925
Lan hau eta laugarren zenbakiz argitaratu eta Nicolás Vicariok idatzi zuena, ekimen beretik datoz, hain zuzen, Bizkaiko Aldundiak 1921ean monografia lehiaketa baterako egindako deialdia. Honen helburua, itxuraz hurbil zegoen 1926ko Ituna berritzeko negoziaziorako oinarria izatea zen. Monografiaren gaia ez da, zentzu hertsian, Ituna, baizik eta Aldundiek zeuzkaten eskumen administratiboen sistematizatze-lana.

Jaitsi pdf osoa (860 Orrialdeak)