Sartu eta gozatu
argitalpen osoez

“Ad Concordiam” bilduma

La Asociación Ad Concordiam desarrolla una línea editorial propia en la que publica textos relacionados básicamente con la actualidad del Concierto Económico desde su recuperación a partir de 1981.

Los Territorios Históricos Vascos y su producción normativa foral
Egilea MARTINEZ ETXEBERRIA, Gonzalo
Eskubide historikoen zaintzaren eta horiekiko begirunearen funtsezko oinarritik abiatuta, lan honek LLHHen errealitatea eta lurralde hauen izaera juridiko bereziari dagokionez autoreek egiten dituzten doktrina-ekarpen guztiak aztertzen ditu. Hori egin ondoren azterlanak eranskin baten antolamendu juridiko espainiarraren zuzenbidearen oinarriak eta LLHHen arauen ekoizleak diren euskal FFAAk aztertzen ditu, ostean FFAAek antolamendu juridiko espainiarrean duten egokitze gatazkatsua hobetzeko ustezko irtenbide batzuen legegintza-erakunde mailako eta doktrina mailako planteamendua jasotzeko. Amaitzeko, euskal marko instituzionalaren modernizaziorako joerak eta proposamenak analizatzen ditu, eztabaidarako egilearen proposamen pertsonala emanda.

Jaitsi pdf osoa (122 Orrialdeak)
La distribución de recursos entre las haciendas del País Vasco
Egilea ANSOATEGUI FERNÁNDEZ DE ARROYABE, Iñaki
Azterlan hau autoreak Donostiako Zuzenbide Fakultatean 2016ko abenduaren 20an defendatu zuen tesiaren ardatza da eta, bere xedea, euskal administrazioen arteko (bereziki Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artekoa) baliabide publikoen banaketa-sistemaren analisia eta balorazioa da, beti ere udalak eta euskal sektore publikoaren gainerako osagaiak ahaztu gabe.

Jaitsi pdf osoa (292 Orrialdeak)
Haciendas Forales: 30 años de Concierto Económico y perspectivas de futuro
Egilea AAVV
Liburuki honetan 2011ko otsailean aurkeztu eta EHUko Ekonomia Itunaren Dokumentazio Zentroak eta Foru Ogasunek antolatutako ponentzia eta komunikazioen testuak sartzen dira. Foru-ogasunen balantze-lanean eta 30 urteko jardunaren aurreikuspenetan, azterketa ekonomikoak edo juridikoak ez ezik, iritzi publikoari lotutako beste batzuk ere nabarmentzen dira. Horiek Ituna EAEko utogobernuaren oinarrizko pieza den arren, oraindik egiteke dagoela gizarterako proiekzio-lanean erakusten digute.

Jaitsi pdf osoa (393 Orrialdeak)
The Economic Agreement between the Basque Country and Spain
Egilea ZUBIRI ORIA, Ignacio
Argitalpenaren xedea hurrengo gaiak ingelesez mintzo direnentzat aztertzea eta azaltzea da: Ekonomi Ituna, honen jatorria, nola erabiltzen dituen Euskal Herriak Itunak berak aitortzen dizkion ahalmen arau-emaileak eta bere ondorio ekonomikoak. Horrez gain, konparazio-lana aurkezten du Foru Erkidegoen (Euskal Herria eta Nafarroa) eta araubide erkideko Autonomia-erkidegoen tributu-sistemen artean.

Jaitsi pdf osoa (184 Orrialdeak)
Congreso Internacional. Concierto Económico Vasco y Europa
Egilea LARRAZÁBAL BASÁÑEZ, Santiago

2006ko abenduan “Euskal Ekonomi Ituna eta Europa, eskualde-fiskalitatea eta Estatu-laguntzak” izenpeko biltzarra egin zen Deustuko Unibertsitatean. Biltzarra, Azoreen auzian Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak emaniko epaiaren irizpideetan oinarritzen zen, auzi hura Europako eskualdeen tributu-autonomiari buruzkoa izan baitzen. Bilkuraren txostenak argitalpen honetan jaso dira.

Jaitsi pdf osoa (527 Orrialdeak)
La Identidad Pactada: Primer Proceso Estatutario y Concierto Económico 1981
Egilea ALCEDO MONEO, Miren
1980ko abenduaren 29an euskal erakundeetako ordezkarien batzordeak eta Estatuko Gobernuaren ordezkariek osatutakoak euskal autonomiaren oinarri den Ekonomi Itunaren testu berria itundu zuten. Aldez aurretik hainbat bilera izan ziren. Zertaz hitz egin zuten, zeintzuk ziren euren itxaropenak, jasan zituzten presioak eta hitzarmena lortu zutenen poztasun maila ezagutzea da ikerlan honen xedea.

Jaitsi pdf osoa (227 Orrialdeak)
El Régimen Jurídico del Concierto Económico
Egilea DE LA HUCHA CELADOR, Fernando
Ekonomi Itunaren eta antolamendu juridikoaren arteko loturari buruzko azterlan honen autoreak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Finantza eta Tributu Zuzenbideko katedraduna denak, bi puntu garrantzitsutan jarri du arreta: bata, erakunde erkideek duten harmonizazio fiskalerako ahalmenen hedakuntza eta arauen bilbaren barruan foru-arauek duten izaera legegilea eta, bestea, foru-arau horien legezkotasun-kontrolerako eta/edo konstituziotasun-kontrolerako araubidea.

Jaitsi pdf osoa (179 Orrialdeak)
Recopilación del Concierto Económico Vasco: Legislación, Jurisprudencia y Bibliografía.
Egilea ATXABAL RADA, Alberto y MUGURUZA ARRESE, Javier
Ekonomi Itunak 1981etik 2002ra arte izan dituen idazkuntza guztietako legeria, jurisprudentzia eta bibliografiaren azterketa jasotzen duen liburua da. Lan bakarrean bildu dira ebazpen judizialak, administrazio-ebazpenak eta ohar bibliografikoak, hala nola, hain bitxia den gure araubide ekonomiko-administratiboaren historiari buruzko oroitzapena.

Jaitsi pdf osoa (2361 Orrialdeak)
La opinión pública española sobre el Concierto Económico Vasco (1952-2002)
Egilea ENSUNZA ARRIEN, Maider
Liburua Sabino Arana Fundazioaren lankidetzaz egindako ikerketa-proiektuaren jarraipena da, Itunari buruz, 1876 eta 1937 bitartean prentsa idatzian argitaratutako espainiarren iritziak jasotzen zituena. Oraingoan 1952 eta 2002 bitartekoak biltzen ditu.

Jaitsi pdf osoa (574 Orrialdeak)
Crisis y renovación del Concierto Económico
Egilea LUCAS MURILLO DE LA CUEVA, Enrique

“Ad Concordiam” Elkartearen Monografien Lehen Saria jaso zuen lana biltzen du liburuak eta 2002ko Ekonomi Itunaren negoziaketan eta sorkuntzan eztabaidarik garrantzitsuenak sortarazi zituzten hiru gaietan jartzen du arreta: euskal erakundeen presentzia Europan, 1981eko Ekonomi Itunaren alde bakarreko luzapena eta negoziaketa prozesuan parte hartu beharreko subjektu instituzionalak.

Jaitsi pdf osoa (132 Orrialdeak)
Adolfo Gabriel de Urquijo e Ibarra (1866-1933): Un artífice del Concierto Económico
Egilea CASTAÑO SAN JOSÉ, Gregorio
“Ad Concordiam” Elkartearen Monografien Lehen Sarien akzesita batzen du liburuak, eta izenburua ematen dion pertsonaiarengan jartzen du arreta: 1905 eta 1907 bitartean Bizkaiko Aldundi probintzialeko zuzendaria eta 1906ko Ekonomi Itunaren berrikuntzaren protagonista izan zena.

Jaitsi pdf osoa (179 Orrialdeak)
Comentarios al nuevo Concierto Económico vasco
Egilea ALONSO ARCE, Iñaki
Berritze prozesuaren emaitza izan zen 2002ko Ekonomi Itunari buruz adituek 2002 eta 2003 urteetan zehar idatzitako iritzi-artikuluak biltzen dituen lana. Hauen bidez, itundutako testu berriak duen tributu- eta finantza-arauketari buruzko ikuspegi orokorra lor daiteke.

Jaitsi pdf osoa (363 Orrialdeak)
El Concierto Económico: La renovación de 2002
Egilea ALONSO ARCE, Iñaki
2002an Ekonomi Ituna berriztatzeko egin ziren parlamentu-izapidearen berri ematen duten agiri guztiak jasotzen ditu, bai tokian tokiko Lurralde Historikoen Batzar Nagusietan bildutakoak, hala nola Eusko Legebiltzarrekoak eta Gorte Nagusietakoak, eta baita dagozkien Aldizkari Ofizialetan agertutakoak ere. Honekin batera badago azaroaren 27ko 25/2001 Legea, 1981eko Ekonomi Itunaren indarraldia alde bakarrez luzatzen duena.

Jaitsi pdf osoa (914 Orrialdeak)
Opinión Pública Española sobre el Concierto Económico Vasco (1876-1937)
Egilea GONZÁLEZ GARCÍA, Sonia
Liburu hau Sabino Arana Fundazioaren lankidetzaz egindako ikerketa-egitasmoaren emaitza da eta Ekonomi Itunak, 1876an abian jarri zenetik eta 1937an Bizkaian eta Gipuzkoan ezeztatu zen arte izandako berriztapenei buruz prentsa idatzian azaldutako espainiarren mota guztietako iritziak biltzea du helburu.

Jaitsi pdf osoa (680 Orrialdeak)
Reflexiones en torno a la renovación del Concierto Económico vasco
Egilea ALONSO ARCE, Iñaki
2001ean zehar burutu zen Ekonomi Itunaren berritzearen inguruan adituek idatzitako iritzi-artikuluak biltzen dituen lana. Horien bidez, jakintza-alor anitzeko ikuspuntua lortzen da prozesuari buruz, beste askoren artean, esparru akademiko, politiko eta euskal administrazio publikoko egileek emanda.

Jaitsi pdf osoa (244 Orrialdeak)
500 años de Hacienda Foral
Egilea ALONSO OLEA, Eduardo
Liburuxka honek laburki Bizkaiko Foru Ogasunaren hastapenak XVI. mendetik gaur arte, bere funtzionamendua eta historia-hitzaurrea biltzen ditu. Bestalde, bigarren atalean Ekonomi Itunaren agertzea, bere garapena Bizkaian eta Gipuzkoan 1937an ezeztatu arte, bere berrezarpena 1981ean eta honen ondorioak azaltzen ditu, eta egungo kupoaren jardunbideari ere erreferentzia egiten dio.

Jaitsi pdf osoa (45 Orrialdeak)