Sartu eta gozatu
Ikerketa-Bilduma
Ikerkuntza Bildumaren xedea edo asmoa Tesis Bildumaren osagarria izatea da ikuspegi guztiak kontuan hartuta Ekonomia Itunaren alderdi jakin batzuk aztertzen dituzten pertsona adituek ekarpen zientifiko berritzaileak eta kalitatezkoak zabal ditzaten. Ikerkuntza-lanak webean argitaratu eta doan zabaldu ez ezik eta bilduma berri honetan esku hartzea sustatzearen ondoreetarako, Ad Concordiamek izaera desberdinetako haborokinak eskaintzen dizkie pertsona kolaboratzaileei.
UPV/EHUko ikasleek Ekonomia Itunari buruz duten ezagutza eta iritzia: Ituna 2021 inkestaren emaitzak

Aurretiaz egin diren hainbat ikerketa soziologikok agerian utzi duten bezala, euskal gizarteak Ekonomia Itunaren gainean duen ezjakintasun-maila nabarmena da. Ikerketa honen helburua, aurretiazko ikerketa horien ildotik sakontzea da. Kasu honetan, ezjakintasun horren atzean dauden arrazoiak aztertzeko eta ulertzeko helburuarekin, berebiziko garrantzia duen kolektibo batean jartzen da arreta: UPV/EHUko ikasleria. Era berean, ekimen honek euskal hezkuntza-sistemak Ekonomia Itunaren eta zerga-hezkuntzaren arloan gaztedia hezitzerako orduan izandako emaitzak ebaluatu nahi ditu.
Foral Tax Autonomy On Corporate Income Tax And European Harmonization

BIO:
Andoni Montes Instituto Complutense de Estudios Internacionales-eko ikertzailea da. Ekonomia eta Zuzenbide ikasketak Rey Juan Carlos unibertsitatean jarraitu ondoren, Politika Ekonomiko arloan graduondoak ikasi zituen Utrecht-eko unibertsitatean (Herbehereak) eta London School of Economics and Political Science-n (Erresuma Batua). Federalismoa, politika fiskala eta ongizate sistemak dira bere ikerketa arlo nagusiak.