Nobedadeen berri izateko,
Gaurkotasuna

Ekainaren 22an “From Agreements to Innovation: Global Pathways in Entrepreneurship” sinposioa egingo da BAT Dorreko auditorioan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Renoko Unibertsitateak elkarlanean antolatuta, Ad Concordiam elkartearen laguntzarekin.
Jardunaldian gobernuek eta gizarteek eraldaketa ekonomiko, teknologiko eta sozialak ezaugarri dituen testuinguru globalaren aurrean dituzten erronkak aztertuko dira. Horretarako, aldaketa demografikoa, aldaketa klimatikoa eta Adimen Artifizialaren (IA) aurrerapena bezalako fenomenoak aztertuko dira. Hori guztia ekintzailetza-testuinguru batean – enpresakoa, soziala eta publikoa –, arazo konplexuei aurre egiteko funtsezko mekanismo gisa.
Zehazki, ekintzailetzaren sustapenean politika publikoek eta fiskalek duten funtzioa aztertuko da, eta bereziki azpimarratuko da Bizkaiaren kasua. Sinposioaren ondorioek egungo munduan gobernuen eta gizartearen arteko harremanaren bilakaera argitu nahi dute.
Topaketa Nevada, Reno (UNR) eta Bizkaiko Foru Aldundien arteko lankidetza akademiko eta instituzionalaren testuinguruan kokatzen da, Kontzertu Ekonomikoari buruzko ikerketa sustatu eta zabaltzera bideratua.
Sinposioan izena emateko, mezu elektroniko bat bidali beharko da ekainaren 12a baino lehen, izena eta NAN zenbakia erantsiz honako helbide elektroniko honetan: subdireccion.asesoramientoypoliticafiscal. @bizkaia.eus
Jardunaldiaren egitaraua erantsi da, eta ingelesez egingo da oso-osorik.
Bilbao Seminar Fiscal Systems UNR Bizkaia 20260622_definitivo

1526ko Erreforma, garai berrietarako Forua
1526ko apirilaren 5ean, Bizkaiko Batzar Nagusiak batzorde bat izendatu zuen indarrean zegoen Bizkaiko Foruaren erreformari ekiteko.
1526ko abuztuaren 21ean Foru erreformatu edo berri bat sortu zuten eta aurrerantzean 1452koa Foru Zaharra bihurtu zen. Hitzaurrean, Foru Zaharra “hainbeste sosegu eta justizia ez zegoen garaian idatzia eta ordenatua” izan zela adierazi zuten, eta garai berrietarako Forua berritua premiazkoa 1527an “Enperadorearen berrespena” Karlos Ia Bizkaiko Jauna eta Gaztelako Erregea zelako, lortu zuen eta baita inprimatzeko lizentzia ere, 1528an Burgosen egin zena.
Bizkaiko mundu mailako historia
Kongresu honetan Bizkaiko Foruaren eta gizartearen 500 urteko bilakaera eta gorabeherak aztertu nahi ditugu, aintzat harturik Foru Ogasuna Bizkaiko agintearen eta gobernuaren indargunea dela. Bestalde, jatorriz Bizkaikoak ziren guztiek Bizkaiko Foruari hel ziezaioketen, euren bizilekua edozein izanik ere, eta, beraz, Kongresu honen emaitzek “Bizkaiko mundu mailako historia” baten oinarriak ere sortzeko izan daiteke, Patrick Boucheronen liburuaren ereduari jarraiki.
Programak Foruak dituen alderdi guztiak eta gaur egun arte izan duen bilakaera jorratuko ditu: Bizkaiko erakundetzea eta gobernu politikoa, Batzar Nagusiak, Foru Ogasuna, ekonomiaren arlo guztiak, zuzenbide pribatua, gizartea, eguneroko bizitza, populazioa eta soziabilitatea, oroimenerako lekuak, ondare immateriala, jaiak eta herri-kultura, musika, eta Bizkaian historia egin duten bizitzak eta abar.
Kongresurako izena ematea
Bilbon, 2026ko apirilak 27-29 bitartean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaia Aretoan ospatuko den Bizkaiko foru eta ogasunaren 500 urte (1526-2026) Nazioarteko Kongresura etorri nahi baduzu, bete ezazu ondorengo izen-emate formularioa:

Abenduaren 1ean, EHU-ko Bizkaia Aretoan -Baroja Auditorioan, 29an, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuan, “Ekonomia Itunaren berezko zerga-esparrua garapen ekonomikorako tresna gisa: zerga-politika eta arrakasta-kasuak” jardunaldia egingo da.
Jardunaldiari hasiera emango diote Estitxu Garai doktoreak – Bizkaiko Kanpuseko eta Komunikazioko Errektoreordea (EHU) – eta Itxaso Berrojalbizek – Bizkaiko Ogasun eta Finantza Saileko Foru Diputatua –. OndoreN, lehenengo zatian Eduardo J. Alonso-Olea doktoreak – Ituna zentroko zuzendaria eta Historia Garaikideko irakasle titularra (EHU) – eta Antonio Pérezek– Bizkaiko Ogasuneko zuzendari nagusia – hartuko dute parte. Bigarren zatian, Gemma Martínezek – Bizkaiko Ogasun eta Finantza Saileko Aholkularitza eta Zerga Politikako zuzendariordeak– arrakasta-kasuen aurkezpena egingo du, eta Andrés Galnaresek – Chief Executive Officer H2Site- eta Javier Garcíak – Columbus Venture Partnerseko General Partner – euren kasuak aurkeztuko dituzte. Azkenik, Iñaki Alonso doktoreak – Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuordeak- emango dio amaiera jardunaldiari.
Izena emateko, sartu hurrengo estekan.

Urriaren 29an, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuan, “La Justicia Tributaria y el Tribunal Supremo como el “VAR” de la Junta Arbitral del País Vasco. Otras cuestiones tributarias problemáticas” jardunaldia egingo da.
Hiru hizlarik parte hartuko dute: Francisco José Navarro Sanchís, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako magistratua; Jesús Cudero Blas, Auzitegi Goreneko magistratua eszedentzian; Garrigueseko Of Counsel eta AEDAFeko Aholku Batzorde Instituzionaleko kidea; eta Diego Marín-Barnuevo Fabo, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedraduna eta AEDAFeko Toki Ogasuneko eta Katastroko Adituen Taldeko kidea.
Interesdunek AEDAFen webgunean eman dezakete izena, esteka honetan: https://www.aedaf.es/eu/actividades/inscripcion/6438.
