Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Ekonomia Itunari eta konexio puntuei buruzko monografia berria
Tuesday, 29 de October de 2019

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE-IVAP) monografia berri bat argitaratu du European Inklings (EUi) bilduman, 18. zenbakian. Monografia horrek Ekonomia Itunean zerga itunduen ordainarazpena, ikuskapena eta araudi aplikagarria zehazte aldera aurreikusirik dauden konexio puntuak zorrozki jorratzea du xede. Monografia berriak, alde batetik, konexio puntuen alderdi orokorrak zehazki jorratzen duten zazpi artikulu biltzen ditu, hala nola zerga-egoitza, establezimendu iraunkorraren kontzeptua edo zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmenak aplikatzearen ondoriozko problematika. Bestalde, zuzeneko zergapetzean edo zeharkako zergapetzean aplikatzekoak diren konexio puntuak ukitzen dituzten gai garrantzitsuak zehazki jorratzen eta garatzen dira.

Beste alde batetik, ‘Nueva Fiscalidad’ aldizkariaren 2019ko 2. zenbakian, José Damián Iranzo Cerezo jaunak (Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako magistratuak) eta Antonio Vázquez del Rey Villanueva jaunak (Nafarroako Unibertsitateko Finantza eta Zerga Zuzenbideko irakasle titularrak) sinatu dituzten artikuluak argitaratu dira, Konstituzio Auzitegiaren urtarrilaren 19ko 9/2019 Epaiaren ondorioak aztertzen dituztenak. Artikuluok ondoko gai hauek jorratzen dituzte: lehenik, tributuak ituntzearen ondorioen atzeraeragina, eta bigarrenik, Auzitegi Gorenak 2019ko otsailaren 28an eman zuen Epaiaren edukia. Bertan, Arbitraje Batzordeak hasieran egindakoaz erabat bestelakoa den prozeduran dauden zantzu-elementuak balioesten dira.

European Inklings bildumaren aurkibidea

Egileen Doktrina