Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Ad Condordiam Ekonomia Ituna Sustatu eta Hedatzeko Elkarteak eta Ekonomia Itunaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak EuroBasque kontseiluak emandako Universitas 2018 lehen saria lortu dute.
Monday, 21 de May de 2018

Francisco Javier de Landaburu Universitas 2018 sariaren (EuroBasque) epaimahaiak lehen saria eman dio “Erakunde azpi-estatalen parte-hartzea EBko maila anitzeko gobernantza fiskal eta finantzarioaren arloan. Balantze kritikoa eta etorkizunerako proposamenak euskal esperientziatik abiatuta” ikerketa proiektuari, Mikel Erkoreka, Santiago Larrazabal, Gemma Martínez eta José Rubí ikerlariek aurkeztua. Ikerketa proiektua Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren (EHU) eta Ad Condordiam Ekonomia Ituna Sustatu eta Hedatzeko Elkartearen (Bizkaiko Foru Aldundia, EHU eta Deustuko Unibertsitatea) arteko lankidetzaren esparruan garatuko da.

Urte honen bukaeran burutuko den ikerketa proiektuak etorkizuneko konfigurazioa eta Europako erakunde-arkitekturaren bilakaera baldintzatuko duten bi elementu nagusi erlazionatuko ditu elkarrekin (eta bertan jarriko du arreta): eskualdeen eta erakunde azpi-estatalen fiskalitatea eta partaidetza Europako erabaki-mahaietan. Europar Batasuneko maila anitzeko gobernantza fiskal eta finantzarioaren inguruko analisi kritiko bat egitea da proiektuaren xedea, euskal esperientziatik abiatuta Europako gizarteratzeko prozesuan eskualde eta erakunde azpi-estatalek izan beharko luketen rolean arreta berezia jarrita.

Amaierako lana eta horren ondorioak hurrengo ikasturtean zehar argitaratu eta zabalduko dira.

Era berean, sariaren epaimahaiak bi accesit eman dizkie Xabier Ezeizabarrenaren “Euskal federalismoaren artikulazioa EBn: euskal partaidetza EBn eta horren ahalmena, Itunei eta nazioarteko bestelako akordioei buruzko 25/2014 Legearen bidez irekia” banakako proiektuari eta C.F. Molina del Pozo, J.A. Jiménez Carrero eta R. Cirefice autoreen “Eskualde erakundeen funtsezko zeregina Europako politika-federazio berri baten eraikuntzan” taldeko proiektuari.