Pribatutasun-Politika

DBEOan (2016/679 (EB) Erregelamendua, Europar Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, persona fisikoen babesari buruzkoa euren datu pertsonalen prozesamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez) eta DPBEDBLOan (3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa) xedatutakoa betez, honako informazioa ematen dizugu.

PROZESAMENDUAREN ARDURADUNA

https://conciertoeconomico.org/ webgunearen bidez emandako datuen prozesamenduaren arduraduna ASOCIACIÓN PARA LA PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DEL CONCIERTO ECONÓMICO AD CONCORDIAM elkartea da, IFZ zenbakia G95125696 duenak eta egoitza Basurtuko Kaputxinoen kalea, 2. zenbakian duenak. Zure datu pertsonalen prozesamenduari buruz gurekin harremanetan jartzeko deitu 944 067 379 telefonora edo idatzi helbide elektroniko honetara: [email protected].

PROZESAMENDUAREN XEDEAK, LEGITIMAZIOA, IRAUPENA ETA DATUEN LAGAPENA

1.- Prozesamendua: gure webgunean gaitutako inprimakiaren bidez egindako kontsultak edo eskaerak kudeatzea

Legitimazioa: zure baimena, pribatutasun-politika hau onartzean.

Iraupena: ematen dizkiguzun datuak gordeko ditugu zure kontsulta edo eskaera kudeatzeko eta horri erantzuteko behar-beharrezkoa den epean.

Datuen lagapena: ez dizkiegu zure datuak hirugarrenei lagako.

2.- Prozesamendua:  harpidetzen zerrenda kudeatzea lege-berritasunak dituzten komunikazioak bidaltzeko (newsletter)

Legitimazioa: pribatutasun-politika hau onartzean, datuen prozesamendu hori onartzen duzu.

Iraupena: zure datuak gordeko ditugu baldin eta datuen prozesamendu horren aurka egiten ez baduzu; une horretatik aurrera, zure datu pertsonalak blokeatuta geratuko dira edota ezabatu egingo ditugu.

Datuen lagapena: zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.

3.- Prozesamendua: kontratatutako zerbitzua ematea

Legitimazioa: alderdi garen kontratu bat betetzea.

Iraupena: zure datuak gordeko ditugu zurekin dugun kontratu-harremanak irauten duen bitartean eta, harremana amaitutakoan, horri lotuta egikaritu daitezkeen lege-akzioen preskripzio-epean.

Datuen lagapena: zure datuak gurekin lan egiten duten banketxeei lagatu ahal  zaizkie kontratatutako zerbitzua ordain dezaten.

4.- Prozesamendua: gure webgunean gaitutako inprimakiaren bidez jasotako  enplegu-eskaerak kudeatzea egin ditzakegun aukeratze-prozesuen barnean

Legitimazioa: pribatutasun-politika hau onartuz ematen diguzun baimenean oinarritzen da.

Iraupena: datuak ezabatu egingo dira horiek jaso eta urtebete igaro ondoren.

Datuen lagapena: ez zaizkie datuak lagako hirugarrenei.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK

Zure atuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, horien prozesamenduaren aurka egiteko,  banakako erabaki automatizatuen helburu ez izateko, datuak eramateko eta datuen prozesamendua mugatzeko eskubideak egikaritu ahal dituzu ASOCIACIÓN PARA LA PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DEL CONCIERTO ECONÓMICO AD CONCORDIAM elkartera joz posta elektronikoz ([email protected]) edo posta arruntaz (Basurtuko Kaputxinoen kalea 2 – 48013 Bilbao), zure nortasuna behar bezala egiaztatzen duen dokumentazioa erantsita. Jakinarazten dizugu eskubidea duzula Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (AEPD) erreklamazioa jartzeko, baldin eta zure eskubideak urratu direla uste baduzu.