Identifikazioa
ASOCIACIÓN PARA LA PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DEL CONCIERTO ECONÓMICO AD CONCORDIAM Eusko Jaularitzako Elkarteen Erregistroan inskribatuta dagoen elkartea da (erregistro zenbakia: AS/B/08894/2000), IFZ zenbakia G95125696 duenak eta egoitza 48013 Bilbon, Basurtuko Kaputxinoen kalea, 2. zenbakian duenak.
Jabetza
Iturburu-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, animazioak, softwarea, testuak eta https://conciertoeconomico.org/ webgunean jasotzen diren informazioa eta edukiak ASOCIACIÓN PARA LA PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DEL CONCIERTO ECONÓMICO AD CONCORDIAM elkartearen jabetzakoak dira eta ez da baimentzen webgunearen erreprodukziorik edota argitalpenik, ez osorik ez zati batean, ezta webgunearen informatika-tratamendurik, banaketarik, komunikazio publikorik, aldaketarik edo transformaziorik ere elkartearen aldez aurretiko eta idatzizko baimenik gabe. Erabiltzaileak webgune honetan eskuragarri dagoen materiala erabili dezake soilik horren erabilpen pertsonal eta pribaturako, erabat debekatuta egonda material horren erabilpena merkataritza-jarduetarako edo legez kontrako egintzak gauzatzeko.
WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK
https://conciertoeconomico.org/ webgunea erabiltzeak esan nahi du lege- ohar honetan jasotako xedapen guztiak erabat eta inolako erreserbarik gabe onartzen direla ASOCIACIÓN PARA LA PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DEL CONCIERTO ECONÓMICO AD CONCORDIAM elkarteak argitaratutako bertsioan erabiltzailea webgunera sartzen den unean bertan. Ondorioz, erabiltzaileak arretaz irakurri behar du lege-ohar hau.
- ASOCIACIÓN PARA LA PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DEL CONCIERTO ECONÓMICO AD CONCORDIAM elkarteak bere webgunean dagoen informazioa aldatu edo eguneratu ahal izango du aldez aurretik jakinarazi gabe, bai eta haren konfigurazioa, aurkezpena eta sartzeko baldintzak ere.
- ASOCIACIÓN PARA LA PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DEL CONCIERTO ECONÓMICO AD CONCORDIAM elkarteak ez du bermatzen webgunera sartzean etendura edo akatsik ez dagoenik, ezta eduki hori eguneratuta dagoenik ere, nahiz eta bere ahaleginik onenak egingo dituen, hala badagokio, horiek saihesteko, zuzentzeko edo eguneratzeko.
- Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea legearen eta lege-ohar honen arabera erabiltzeko, bai eta moralaren, orohar onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren arabera ere.
- ASOCIACIÓN PARA LA PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DEL CONCIERTO ECONÓMICO AD CONCORDIAM elkarteak bermatzen du https://conciertoeconomico.org/ webgunean eskaintzen diren eduki eta zerbitzu guztiek pertsonaren duintasunaren printzipioa, arraza, sexua, erlijioa, iritzia, nazionalitatea, desgaitasuna edo beste edozein inguruabar pertsonal eta sozialengatiko diskriminaziorik ezaren printzipioak errespetatzen dituztela, baita gizateria eta haurtzaroa babestearen printzipioak ere.
- ASOCIACIÓN PARA LA PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DEL CONCIERTO ECONÓMICO AD CONCORDIAM elkarteak PUBLIZITATE ENGAINAGARRIA EZ EGITEKO konpromisoa hartzen du. Ez dira publizitate engainagarritzat hartuko webguneko atal ezberdinetako edukietan aurki daitezkeen akats formalak edo zenbakizko akatsak. ASOCIACIÓN PARA LA PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DEL CONCIERTO ECONÓMICO AD CONCORDIAM elkarteak konpromisoa hartzen du akats horiek zuzentzeko horien berri izan bezain laster.
- ASOCIACIÓN PARA LA PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DEL CONCIERTO ECONÓMICO AD CONCORDIAM elkarteak konpromisoa hartzen du MERKATARITZA- KOMUNIKAZIOAK EZ BIDALTZEKO HALA IDENTIFIKATU GABE, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean xedatutakoarekin bat etorriz. Ez da merkataritza-komunikaziotzat hartuko ASOCIACIÓN PARA LA PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DEL CONCIERTO ECONÓMICO AD CONCORDIAM elkarteak bere bezeroei bidali diezaieken informazioa baldin eta bidalketa horren helburua bada euren arteko kontratu-harremanari eustea, informazioa ematea eta bezeroak kontratatu ahal duen zerbitzuari lotutako berariazko beste jarduera batzuk.
- Bai webgune honetara sartzearen baita bertan dagoen informazioaren erabileraren gaineko erantzukizuna horrela jarduten duen horrena da. ASOCIACIÓN PARA LA PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DEL CONCIERTO ECONÓMICO AD CONCORDIAM elkarteak ez du inolako erantzukizunik izango informazio hori eskuratzearen edo erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen ondorio, kalte edo galerengatik. ASOCIACIÓN PARA LA PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DEL CONCIERTO ECONÓMICO AD CONCORDIAM elkarteak ez du bere gain hartzen gerta daitezkeen segurtasun-akatsen erantzukizunik, ezta erabiltzailearen sistema informatikoan (hardwarea eta softwarea), fitxategietan edo sisteman gordetako dokumentuetan sor daitezkeen kalteen erantzukizunik ere, baldin eta kalteak gertatzen badira webguneko zerbitzu eta edukietara sartzeko erabili den erabiltzailaren ordenagailuan birusak badaude, nabigatzailearen funtzionamendu okerrarengatik edo horren bertsio ez eguneratuak erabiltzeagatik.
- Hirugarrenek webgune honetara egiten duten esteka orok horien orrialde nagusira edo sarrerako orrira izan behar du.
- ASOCIACIÓN PARA LA PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DEL CONCIERTO ECONÓMICO AD CONCORDIAM elkarteak eta erabiltzailea, beste edozein foruri berariaz uko eginez, Bilboko epaitegi eta auzitegien ezagutzaren mende jarriko dira webgune honetara sartzeak sor dezakeen edozein eztabaidatarako.
