Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Arbitraje Batzordearen azken ebazpenak
Monday, 21 de September de 2015

Ekonomi Itunaren Arbitraje Batzordeak baieztatu egin du, bere 8/2015 eta 12/2015 ebazpenetan, Arauen Koordinazio eta Ebaluazio Batzordearen menpeko zergen kontsultetan euskal eskuordeek mantendu duten irizpidea hala zergei buruzko Lege Orokorrean nola zergei buruzko foru arauetan ematen diren egoitza aldaketei buruzko manuzko komunikazioei legezko eraginak ukatuz, ondokoa baieztatuz: “eskumendun administrazioaren zehaztapena… Ekonomi Itunaren 27 eta 43. artikuluetan ezarri diren arauak aplikatuz burutu behar da eta horien artean ez da zerga egoitzaren aldaketaren eragingarritasun ezaren klausularik sartzen inplikatuta dauden zerga administrazioei jakinarazten ez zaien artean“.

Beste alde batetik, bere 9/2015 ebazpenean baieztatu egin du ez dela bidezkoa estatuko administrazioak bere iritzia tributazioari buruzko kontsulta lotesleen erantzunaren bidez ematea berariaz foru administrazioenak diren bilketen arloko kontzeptuetan.

Azkenik, aurtengo ekainaren 19ko erabakiaren bidez baieztatu egin du ez dela bidezkoa Arbitraje Batzordearen beraren aurreko ebazpen baten betearazpen-intzidentea onartzea, egiaztatu duelako Ekonomi Itunean edo Arbitraje Batzordearen aurreko prozedurak arautzeko arauzko xedapenetan ez dagoela ezarrita inolako prozedurarik bere ebazpenen betearazpenerako eskumenen esleipena eragin dezakeenik.

Administrazio-doktrinara joan