Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Berretsi egin dute % 45eko zerga kreditua eta opor fiskalak legez kanpokoak direla
Friday, 30 de September de 2011

 

Foru aldundiek 2009ko irailaren 9an Lehen Auzialdiko Auzitegiaren aurka aurkeztutako kasazio errekurtsoak onartzen ez dituen epaiak irakurri zituen atzo, uztailak 28, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak; epai horietan Europako Batzordeak hartutako erabakiak legezkoak zirela onartzen da, alegia estatuaren laguntza neurriak merkatu komunarekin bateraezinak direla kalifikatzea (% 45eko zerga kreditua zenbait inbertsiotan eta sortu berri diren enpresentzat zerga oinarria txikitzea).

Epaiek laguntza horien legezkotasunari buruz 90eko hamarkadan hasi zen eztabaida luze bat bukaraziko dute, eta laguntzak berreskuratzeari ekin beharra berresten dute; foru aldundiek behin eta berriz adierazi dute laguntzak dagoeneko berreskuratu direla, baina Europako Batzordek, ordea, aurkakoa uste du. Horregatik, batzordeak beste prozedura bat hasi du Justizia Auzitegian, foru aldundiek eska diezaieten enpresa onuradunei jasotako laguntza osorik eta berandutza korrituekin bueltatzeko. Hori egin ezean, batzordeak mehatxu egin die aldundiei milioi askoko isunak ordaindu beharko dituztela.

% 45eko kredituari buruzko epaia, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiarena

Opor fiskalei buruzko Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren prentsa-oharra