Ekainaren 22an “From Agreements to Innovation: Global Pathways in Entrepreneurship” sinposioa egingo da BAT Dorreko auditorioan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Renoko Unibertsitateak elkarlanean antolatuta, Ad Concordiam elkartearen laguntzarekin.
Jardunaldian gobernuek eta gizarteek eraldaketa ekonomiko, teknologiko eta sozialak ezaugarri dituen testuinguru globalaren aurrean dituzten erronkak aztertuko dira. Horretarako, aldaketa demografikoa, aldaketa klimatikoa eta Adimen Artifizialaren (IA) aurrerapena bezalako fenomenoak aztertuko dira. Hori guztia ekintzailetza-testuinguru batean – enpresakoa, soziala eta publikoa –, arazo konplexuei aurre egiteko funtsezko mekanismo gisa.
Zehazki, ekintzailetzaren sustapenean politika publikoek eta fiskalek duten funtzioa aztertuko da, eta bereziki azpimarratuko da Bizkaiaren kasua. Sinposioaren ondorioek egungo munduan gobernuen eta gizartearen arteko harremanaren bilakaera argitu nahi dute.
Topaketa Nevada, Reno (UNR) eta Bizkaiko Foru Aldundien arteko lankidetza akademiko eta instituzionalaren testuinguruan kokatzen da, Kontzertu Ekonomikoari buruzko ikerketa sustatu eta zabaltzera bideratua.
Sinposioan izena emateko, mezu elektroniko bat bidali beharko da ekainaren 12a baino lehen, izena eta NAN zenbakia erantsiz honako helbide elektroniko honetan: subdireccion.asesoramientoypoliticafiscal. @bizkaia.eus
Jardunaldiaren egitaraua erantsi da, eta ingelesez egingo da oso-osorik.
Bilbao Seminar Fiscal Systems UNR Bizkaia 20260622_definitivo

