Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Bizkaiko foru eta ogasunaren 500 urte (1526-2026) Nazioarteko Kongresua
Thursday, 23 de April de 2026

1526ko Erreforma, garai berrietarako Forua

1526ko apirilaren 5ean, Bizkaiko Batzar Nagusiak batzorde bat izendatu zuen indarrean zegoen Bizkaiko Foruaren erreformari ekiteko.

1526ko abuztuaren 21ean Foru erreformatu edo berri bat sortu zuten eta aurrerantzean 1452koa Foru Zaharra bihurtu zen. Hitzaurrean, Foru Zaharra “hainbeste sosegu eta justizia ez zegoen garaian idatzia eta ordenatua” izan zela adierazi zuten, eta garai berrietarako Forua berritua premiazkoa 1527an “Enperadorearen berrespena” Karlos Ia Bizkaiko Jauna eta Gaztelako Erregea zelako, lortu zuen eta baita inprimatzeko lizentzia ere, 1528an Burgosen egin zena.

Bizkaiko mundu mailako historia

Kongresu honetan Bizkaiko Foruaren eta gizartearen 500 urteko bilakaera eta gorabeherak aztertu nahi ditugu, aintzat harturik Foru Ogasuna Bizkaiko agintearen eta gobernuaren indargunea dela. Bestalde, jatorriz Bizkaikoak ziren guztiek Bizkaiko Foruari hel ziezaioketen, euren bizilekua edozein izanik ere, eta, beraz, Kongresu honen emaitzek “Bizkaiko mundu mailako historia” baten oinarriak ere sortzeko izan daiteke, Patrick Boucheronen liburuaren ereduari jarraiki.

Programak Foruak dituen alderdi guztiak eta gaur egun arte izan duen bilakaera jorratuko ditu: Bizkaiko erakundetzea eta gobernu politikoa, Batzar Nagusiak, Foru Ogasuna, ekonomiaren arlo guztiak, zuzenbide pribatua, gizartea, eguneroko bizitza, populazioa eta soziabilitatea, oroimenerako lekuak, ondare immateriala, jaiak eta herri-kultura, musika, eta Bizkaian historia egin duten bizitzak eta abar.

Kongresurako izena ematea

Bilbon, 2026ko apirilak 27-29 bitartean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaia Aretoan ospatuko den Bizkaiko foru eta ogasunaren 500 urte (1526-2026) Nazioarteko Kongresura etorri nahi baduzu, bete ezazu ondorengo izen-emate formularioa:

Esteka

Programa Congreso 500 años fuero