Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Ekonomi Itunaren Arbitraje Batzordeari buruzko doktrina
Thursday, 24 de September de 2015

Zergak, Gaceta Tributaria del País Vascoren azken alea osorik da Ekonomi Itunaren Arbitraje Batzordearen bilakaera, doktrina eta betetzeke dituen gaiei buruzkoa; Batzorde horren helburu eta ataza nagusia Ekonomi Itunaren aplikazioan euskal zerga administrazioen eta zergen arloko beste administrazioen artean planteatzen diten gatazkak ebaztea da. Ponentzia guztiak Arbitraje Batzordearen kideak izan diren edo diren profesional guztiek garatuta egon dira eta, horrek, inolako dudarik gabe, jardueraren ikuspegi pribilegiatua eskaintzen digu. Zehatzago esanda, Carlos Palao Taboada jaunak iaz arte zuzendu zuen organoaren izaeran sakondu du ¿Qué tiene de “arbitral” la Junta Arbitral? artikuluan. Batzordeko mahaikidea Isaac Merino Jara jaunak Batzordearen ebazpenen eduki materialari buruz Auzitegi Gorenak emandako jurisprudentzia azaldu digu Concierto Económico y Junta Arbitral: jurisprudencia sobre aspectos sustantivos izenburua duen artikuluan. Arbitraje Batzordeko kideak direnen kolaborazioak organoaren historia eta bilakaerari (Antecedentes, génesis y evolución de la Junta Arbitral del Concierto Económico, Javier Muguruza Arrese jaunarena) eta hurrenez hurren Ekonomi Itunean eta Nafarroako Hitzarmenean ezarrita dauden gatazkak ebazteko organoen arteko harremanei buruzkoak dira (Las Juntas: Las relaciones entre las Juntas Arbitrales del P. Vasco y de la C. Foral de Navarra, Fernando de la Hucha Celador jaunarena). Ordea, batzordeburuak, Gabriel Casado Ollero jaunak, bere artikuluan, La naturaleza, las funciones y el funcionamiento de la Junta Arbitral, organoaren antolakuntza, funtzionamendua eta helburuak jorratu ditu.

Beste alde batetik, Revista Vasca de Administración Pública aldizkariaren 105. zenbakian Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde historikoetan indargabetuta egon zen urteetako Arabako Ekonomi Itunaren azterlan historikoa egin da (El régimen de Conciertos en Álava entre 1942 y 1976); egilea Ana Belén Sanjurjo andrea da.