Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Ekonomia Ituna Europan gaiari buruzko jardunaldia martxoaren 25ean
Thursday, 7 de March de 2019

Datorren martxoaren 25ean, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak, Historia Garaikidearen Sailarekin, Zuzenbide Publikoko Sailarekin eta EHUko Finantza eta Zerga Zuzenbideko Atalarekin lankidetzan, honako jardunaldi hau antolatu du: “Europar Batasunaren maila anitzeko zerga-gobernantza: foru ogasunen kasua“.

Irekiera ekitaldia José María Iruarrizaga Bizkaiko Ogasuneko diputatuaren eta Historia Garaikidean katedraduna eta Zentroko zuzendaria den Joseba Agirreazkuenaga kargura izango da.

Askotariko adituen esku-hartzearen ostean, Ekonomia Ituna Sustatzeko eta Hedatzeko Elkarteak Ad Concordiam argitalpenen ildo berria aurkeztuko du. Inaugurazioa Nazioarteko Ikasketen Institutu Konplutentseko doktoretza-aurreko ikerlaria den Andoni Montesen lanarekin abiatuko da: “Foru autonomia eta integrazio europarra sozietateen gaineko zergaren esparruan“.

Jardunaldia esku-hartzaile guztien arteko eztabaida batekin amaituko da.

Jardunaldiaren programa