Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Ekonomia Ituna Nevadako Unibertsitatean, Reno
Friday, 12 de April de 2019

2014. urtetik Nevadako Unibertsitateko William A. Douglass Center for Basque Studies zentroak ezagutzen arlo berria ezarri zuen bere jardueren barruan: legezko ikasketak eta ikasketa ekonomikoak, betiere autogobernuaren marko finantzario-ekonomikoa azpimarratuz, bereziki euskal sistema fiskala eta finantzaketa publikoko sistema. Abentura berri horren abiaburua Urteko 13. Konferentzia “Finantza-sistemak eta krisia” izan zen.

Bizkaiko Foru Aldundiari dagokionez probintziako gobernuak helburu moduan sartu zuen Bizkaia Goazen 2030 deritzon gobernurako plan estrategikoan Euskal Ekonomia Itunari eta konparagarriak diren sistema fiskal federalei buruzko nazioarteko ikerketen sustapena eta zabalkuntza. Bereziki, Bizkaiko Lurraldeko gobernuak, nazioarte mailako zabalkuntzaren bidez, euskal sistema fiskalari buruz kontzientziatzea bilatzen du eta, aldi berean, aurrera egin nahi du Euskal Ekonomia Itunaren eta Amerikako Estatu Batuetan eta munduan dauden beste eredu federal batzuen sistemen arteko egiturazko erlazioen ulermenean.

Helburu erkide horiek lortzearen ondoreetarako benetan izan zen mugarria 2004an UNR eta Bizkaiko Gobernuaren artean sinatu zen lankidetza hitzarmena. Akordio horretan ezarri zenarekin bat ikasturte baterako Bizkaiko probintzia-gobernuko fiskalitatearen arloko bi aditu transferitu ziren 2015ean eta 2016an, zertarako-eta konparagarriak diren sistema federalei buruzko ikerketa lanak egiteko eta Euskal Ekonomia Ituna aurkezteko. Bi urteko iraupeneko lankidetza akordioaren emaitzak positiboak izan ziren eta horren ondorioz 2016an akordio berria sinatu zen, 2019an amaitzen dena; bigarren akordio honen arabera probintziako gobernuko bi adituk ikerketa lanak egin zituzten aldi batean 2017an eta 2018an.

Akordioaren markoaren barruan, CBSk, Bizkaiko Probintziako Gobernuaren laguntza finantzarioarekin, Euskal Sistema Fiskalei buruzko Sinposio bat antolatuko du 2019ko apirilaren 3an eta 4an; jardunaldi horietan funtzionario publiko horiek CBSn egin dituzten ikerketen emaitzak aurkeztuko dituzte. Sinposioa aberastearen eta osotzearen ondoreetarako, halaber, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Bilboko Deustuko Unibertsitateko kide ospetsuak gonbidatuko dira gaiari buruzko euren ikuspegi desberdinak azal ditzaten. Txostengileek aztertuko dituzten sistema federalen artean Euskal Autonomia Erkidegokoa, EE.BB.ekoa, Suitzakoa, Australiakoa edo Kanadakoa daude.

Sinposioaren helburua euskal erakundeetako zergen arloko eta nazioarte mailako esparru akademikoko profesionalentzako topagunea izatea da eta munduko ikuspegi batetik deserdiratze zerga-politiketan interesatua dauden Renoko Nevadako Unibertsitateko ikasleak eta irakasleak gonbidatzen ditu.

https://basquetax.blogs.unr.edu