Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Ekonomia Itunaren analisia Revista Vasca de Administración Pública aldizkarian
Monday, 2 de March de 2015

Revista Vasca de Administración Pública aldizkariaren azken zenbakian Ekonomi Itunaren araubideari lotuta dauden alderdi batzuei buruzko lanak argitaratu dira.

Susana Serrano Gaztelurrutiak opor fiskalak deritzenak leheneratzeko prozesuan konfiantzaren abiaburuaren aplikazioa aztertu du ikuspegi europarretik; ordea, Sofía Arana Landínek zergen arloan Batasunaren zuzentarauak eta gidalerroak egokitzeko Lurralde Historikoek izaten dituzten arazo praktikoetan eta xedapen horiek hartzeko goranzko prozesuan duten partaidetza mugatuan sakontzen du.

Toki finantza-babesari dagokionez, Martín María Razquin Lizarragak toki erreformak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen eraginak eta Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legearen ondorio diren mugak aztertu ditu eta ondorio moduan esaten du presazkoa dela Euskal Autonomia Erkidegoan Udal Legea onestea. Ander Ibarloza Arrizabalagaren eta beste batzuen azterlanaren ardatza Gipuzkoako udalen finantza egoera eta Lurralde Historiko horretako Foru Aldundiko organoek burutzen duten babes-ahalmenaren betearazpena da.

Beste alde batetik, José Luis Burlada Echevestek administrazioko prozedura erkidea Estatuaren berariazko eskumen bezala aintzatestearekin lotuta eman diren epaien ondorio batzuk aztertu ditu Konstituzioaren 149.1.18. artikuluaren arabera, eta zergen arloko foru arautegian duten eragina lantzen du. Irune Suberbiola Garbizuk, azkenik, bere lana Jokoen arloko jardueren gaineko Zergaren itunean eta hori ordainarazteko hizpatu diren puntuetan finkatzen du.

Joan Zientzia Doktrinara