Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen ebazpen berriak
Tuesday, 12 de February de 2013

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeak aurrera jarraitzen du lanean, administrazio batzuek eta besteek eskumenen arloan planteatzen dituzten gatazkak ebazten.

Zehazki, 2012ko 3. eta 19. ebazpenetan bere irizpideak garatzen ditu, negozioen benetako zuzendaritzaren egoitza eta negozio horien kudeaketa administratiboa eta zuzendaritza gauzatzen direneko lekua kokatzeko erabakigarriak diren izatezko osagaiak baloratzerakoan, eta emandako frogaren baterako balorazioa egiten du, geroko kasuetan argigarri izango delakoan.

 Beste alde batetik, 2012ko 5. eta 6. ebazpenetan Itunaren 43.8 artikuluari buruz egiten duen interpretazioa garatzen du, enpresa-berregituraketako eragiketa baten ondorioz erakunde bat helbidez aldatzen eta gerora xurgatzen den kasuetarako.

16/2012 Ebazpenean, helbide aldaketa baten eraginen atzeraeginari dagokionez, preskribatu gabeko aldi edo ekitaldietara mugatzearen alegazioa gaitzesten du.

Azkenik, 17/2012 Ebazpenak doktrina ezartzen du auzia aurkezteko aurreikusitako epeari buruz, eskumenik gabeko administrazioak laguntzeko betebeharra urratzen duen kasuetan, eskumena erreklamatzen duen administrazioak, espedientean egiaztatutako inguruabarrengatik, beste administrazioaren jardueren berri duenean.

Joan Administrazio Doktrinara