Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Ekonomia Itunari buruzko jurisprudentzia
Tuesday, 9 de January de 2018

Konstituzio Auzitegiak, 2017ko urriaren 16ko Epaian, berretsi egin du 2016ko abenduaren 1eko Epaiarekin hasi zuen doktrina. Doktrina hori, terminologiari eta kontzeptuei dagokienez, Ekonomia Itunaren 3. artikuluaren (Lurralde Historikoetako zerga-araubidea derrigorrez zergei buruzko Lege Orokorrari egokitu beharrari buruzkoa) barruko arau harmonizatzailearen interpretazioari lotuta dago. Goi Auzitegiak honakoa interpretatzen du: “zenbatespen objektiboaren aplikazio zuzenaren emaitzako zenbatekoaren mugiezintasuna zergaren oinarriaren zehaztapenaren araubide horren berariazko ezaugarri hertsia da”. Aurkaratu den manuak, ez dionez ezaugarri horri erantzuten, hautsi egiten du aipatu den harmonizazio-arau hori eta konstituzioaren aurkakoa eta deuseza da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak, beste alde batetik, 2017ko uztailaren 7ko Epaiaren bidez ezetsi egin du hidrokarburo jakin batzuen txikizkako salmentaren gaineko Zergaren arloan formulatutako ondare-erantzukizunaren eskabidea, oinarri moduan hartuta estatu legegilearen lehentasunezko erantzukizuneko kasu batean gaudela, nahiz eta aztergai dugun Foru Araua onesterakoan Lurralde Historikoaren esku hartzearen singulartasunarekin, zergaren erregulazioan eskumenik eduki gabe. Horren ondorioz Salak esaten du aplikagarria Auzitegi Gorenaren 2012ko abenduaren bosteko Epaiaren emaitzako doktrina izango litzatekeela; epai horren arabera barkatu egiten da demanda jaso duen foru administrazioari iratxikitzeko moduko erantzukizuna, uste delako zergaren aplikazioaren ondorioz eragindako kalteen kausalitate-erlazioa bakarrik eta berariaz izango litzatekeelako Estatuaren administrazioarena.

Joan jurisprudentziara