Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Estatuak bereiztu egiten ditu foru zergadunak
Tuesday, 10 de March de 2015

Estatuko administrazio orokorrak, azaroaren 27ko 28/2014 Legearen bitartez burutu den BEZaren Legearen 167. artikuluaren
aldarazpenaren arauzko garapenaren bidez eta Zerga Berezietan eta Balio Erantsiaren gaineko Zergan inportazioko kargak erregulatzeko duen berariazko eskumena erabiliz, ukatu egiten die zergak berariaz foru ogasunetan ordaintzen dituzten zergadunei gainerako zergadunentzat gaitu duena: inportazioetan BEZaren likidazio araubide bati atxikitzeko aukera, erreformara arte indarrean zegoen egoerarekin alderatuta, eragiketa horien kuotak kasuan kasuko autolikidazioetan sartzeko bidea ematen duena merkatugaiak ematen diren unean bertan aduanetan zuzenean ingresatu beharrean. Horrela adierazten du Iñaki Alonsok Forum Fiscal aldizkariaren azken zenbakian (205), eta Estatuak hartu duen erabaki hori “foru zergadunen aurkako bereizkeria bidezkotuezina” moduan kalifikatzen du.

Joan Zientzia Doktrinara