Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen inguruko ale monografikoa
Sunday, 2 de July de 2017

Herri Ardularitzako Euskal Aldizkariaren 107-II alean bere-beregi eta sakon jorratu da duela gutxi onetsitako apirilaren 7ko 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. Izan ere, Euskadiko erakundeetako arkitektura juridikoa gailendu duen lege baten alderdi ezberdinak aztertu dituzten 17 azterlan jaso dira bertan.

Besteak beste, Ekonomia Itunarekin duten harremanagatik honako hauek nabarmendu nahi ditugu: Deustuko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakaslea den Santiago LARRAZABAL BASAÑEZek “Zume hauekin… ekin lanari. Reflexiones sobre la génesis, naturaleza e inserción de la Ley de Instituciones Locales de Euskadi en el peculiar sistema de fuentes del Derecho vasco” izenburupean egindakoa, eta Administrazio Zuzenbideko irakaslea den Iñaki GALDEANO LARIZGOITIAk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kudeaketa Estrategiako zuzendari nagusia den Sebastián ZURUTUZA MUJIKAk elkarrekin aurkeztutako finantza-alderdiei buruzko garapena, “Financiación de las entidades locales de Euskadi en el marco de la Ley 2/2016, de Instituciones Locales de Euskadi” izenarekin.

Gainera, Nueva Fiscalidad (Fiskalitate Berria) aldizkariaren azken alean, Nafarroako Unibertsitateko Finantza eta Zerga Zuzenbideko irakaslea den Antonio Vázquez del Rey Villabuenak egindako “¿Es la generación de valor el criterio para la atribución de la competencia de Navarra en materia de IVA?” lanean, Auzitegi Gorenak 2017ko urtarrilaren 31ko epaian ROVER doktrina aplikatu edo ez aplikatu izana aztertu da, non goi-auzitegia Nafarroaren eskumenaren alde agertu den Nafarroan dauden hirugarrenen gordailuetan biltegiratutako erregaiak ematearen inguruko zergaren ordainarazpenerako.

Autoreen doktrinara joan