Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Euskal Herriko zerga-harmonizazioa
Wednesday, 14 de November de 2012

‘Zergak’ Euskal Herriko zerga arloko aldizkariak Bizkaiko Foru Aldundiaren Zerga arloko Politika Zerbitzuaren arduraduna den Gemma Martínez Bárbarak idatzitako artikulu baten lehenengo zatia argitaratu du bere azken zenbakian. Artikulu horretan, Euskal Herriko zerga-harmonizazioak eskaintzen dituen alderdi guztiak aztertzen ditu, bai barruko ikuspegiari dagokionez eta bai Europako Erkidegoaren arautegitik eta Kontzertu Ekonomikoaren edukitik bertatik eratortzen den ahalmen arau-emailearen mugei dagokienez ere.  

 

‘Cuadernos Manuel Giménez Abad’ aldizkariaren 2012ko ekaineko 3. zenbakian, Valentziako Unibertsitateko Analisi Ekonomikoaren alorreko katedraduna den Antoni Zabalza jaunaren artikulu bat argitaratu da. Lan horretan, lurralde erkideen eta foru aldundien finantzaketa-araubideak erkatzen ditu eta Kataluniako Gobernuaren zerga-itunerako proposamena ebaluatzen du, proposamen horren alderdi teknikorik ahulenak adieraziz.

Joan Egileen Doktrinara