Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Finantza tutoretza toki izakien aurrekontuen arloan
Monday, 28 de September de 2015

Udalen gaineko finantza-tutoretza aurrekontu arloan Auzitegi Gorenak, 2015eko uztailaren 9ko Epaian, ukatu egin du toki izakien aurrekontuen arloan indarreko araudiak lurralde historikoei arauak emateko ahalak ematen dizkiela, hau da, zergen esparruan gertatzen ez den bezala eta, bere aurreko jurisprudentziaren ildo beretik, baieztatu du ez Autonomia Estatutuak eta ez toki ogasunei buruzko Estatuaren oinarrizko legeriak ez dizkietela foru erakundeei euren bidezko lurraldeetan toki izakien aurrekontuen arloko arauak emateko ahalmenik ematen. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Lurralde Historikoen aldeko atribuzio horren alde azaldu zen 2013ko ekainaren 26ko bere Epaian, Estatuko administrazio orokorrak kasazioan errekurritu zuena.

Beste alde batetik, 2015eko ekainaren 16ko Epaian, Goi Auzitegiak Bizkaiko Foru Aldundiak planteatutako errekurtsoa onartzea ezetsi du, hain zuzen ere uztailaren 25eko 636/2014 Errege Dekretuari egozten zaion arau-omisioa Auzitegiak berak, testuan foru-salbaguardaren klausula sartuz, zuzentzeko eskatu zuena, uste duelako ez direla gertatzen arautegiaren ausentzia hori ordezteko gaitzen duen legezkontrakotasun omisiboaren ezaugarriak, eta hori bakarrik adierazi daitekeela delako omisio hori garatu edo betearazi nahi den legean edo Europako zuzenbideko arau baten berariaz ezarrita dagoen obligazio baten ez betetzeagatik edo, bestela, erregelamenduzko arauaren isiltasunak Konstituzioaren edo antolamendu juridikoaren aurkako egoera juridikoaren sorkuntza inplizitua eragiten duenean.

Jurisprudentziara joan