Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Foru arauen aurkako konstituziokontrakotasun-errekurtsoa
Monday, 5 de August de 2013

Ministroen Kontseiluak, maiatzaren 31n egin duen bileran, ondokoa erabaki du: Bizkaiko Lurralde Historikoan zerga berriak aplikatzea ezarri zuen otsailaren 26ko 2/2013 Foru Dekretu Arauemailearen aurkako konstituziokontrakotasun-errekurtsoa jartzea. Zehazki, xedapen horretan honakoa zegoen ezarririk: Estatuak baterako araubideko lurraldearen esparruan sortu zituen zerga arloko azken figurak Bizkaian aplikatzea: jokoaren alorreko jardueren gaineko zerga, kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga eta energiaren eremuko hiru zergak: energia elektrikoaren ekoizpenaren gainekoa, erregai nuklear gastatuaren eta energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradioaktiboen ekoizpenaren gainekoa eta erregai nuklear gastatuaren eta instalazio zentralizatuetako hondakin erradioaktiboen biltegiratzearen gainekoa.

Errekurtsoa Auzitegi Konstituzionalaren arautegian egin den eraldaketa aplikatzen den lehen aldia da. Eraldaketa hori “Kontzertuaren blindajea” deritzon otsailaren 19ko 2/2010 Lege Organikoaren bidez ezarri zen, eta hori dela bide, zergen arloko Foru Arauak aurkaratzea Auzitegi Konstituzionalaren jurisdikziora igaro zen, jurisdikzio arruntaren kaltetan. Jakina denez, Lege organiko hori Auzitegiak berak aztertzeke dago, Errioxako eta Gaztela-Leongo Autonomia erkidegoek aurkeztu dituzten errekurtsoei begira.

Ministroen Kontseiluaren oharra