Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Hitzarmena Nevada-Renoko Unibertsitatearekin
Monday, 13 de April de 2015

reno cbs txiki

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nevada-Renoko Unibertsitateak hitzarmena sinatu dute bi urterako (luzatu egin daiteke), Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunari eta antzeko zerga sistema federalei buruzko ikerketa nazioartean sustatu eta hedatzeko, Euskal Ikerguneak (CBS-Center for Basque Studies) antolatutako jardueren bitartez. Hitzarmen horren ildotik, urtero Aldundiko karrerako funtzionario batek 3 hilabete egingo ditu CBSn, eta egonaldi horretan egindako jardueren gaineko txosten zehatza aurkeztu beharko die bai Bizkaiko Foru Aldundiari bai CBSri berari. CBSk egun bateko mintegia antolatuko du, eta gonbidatutako profesionalak ikerketa lanak egingo ditu, txostena aurkeztuko du mintegi horretan, eta ingelesezko artikulu bat edo liburu baten kapitulu bat idatziko du, argitara eman dadin. Gainera, bisitariak eskolak emango ditu, gonbidatu gisa, Nevada-Renoko Unibertsitateko ekonomia sailak zergei eta zerga kulturari buruz eskainiko dituen ikastaroetan. Hautaketa prozesuaren ondoren, Gemma Martínez Bárbara Ogasun eta Finantza Saileko Zerga Politikako Zerbitzuko burua joan da CBSra.

CBSko liburutegia

CBSko Bloga