Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Ekonomia Itunari buruzko jardunaldia martxoaren 1ean
Friday, 2 de March de 2018

140 urte beteko dituen egunaren hurrengoan, datorren martxoaren 1ean, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio Zentroak, EHU/UPVko Historia Garaikidearen Departamentuarekin eta Zuzenbide Publikoko Departamentuko Finantzen eta Zergen Zuzenbidearen Arloarekin lankidetzan, “Ekonomia Itunaren 140 urteak eta etorkizuneko ikuspegiak – 140 años de Concierto Económico y perspectivas de futuro” izenburua duen jardunaldia antolatu du.

Irekiera-ekitaldia Bizkaiko Ogasuneko foru diputatuak, José María Iruarrizagak, eta Historia Garaikideko katedraduna eta Zentroko zuzendaria den Joseba Agirreazkuenagak burutuko dute.

Jardunaldiari hasiera eman ondoren lehenengo esku hartzailea Eduardo Alonso Olea doktorea izango da; 1878an Gerra amaitu ondoren eta Ekonomia Ituna hasi zenean zegoen egoera aztertuko du. Ostean, Juan Mari Ollora doktoreak, Arabako Foru Aldundiaren diputatu nagusi ohiak, esku hartuko du; honek 1978an Ekonomia Ituna berreskuratu zenean izan zen negoziazioko bere esperientziaren berri emango du.

Atsedenaren ostean, Mikel Erkoreka doktoreak Itunaren izaera dinamikoari eta bere etenik gabeko egokitzapenari buruzko hitzaldia eskainiko du. Azkenik, Iñaki Alonso Arce doktoreak Ekonomia Itunak Europar Batasunaren markoan dituen erronkak planteatuko ditu.
Jardunaldia eztabaida batekin amaituko da: moderatzailea Susana Serrano Gazteluurrutia doktorea izango da.

Jardunaldiko programa