Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Konstituzio Auzitegiak baieztatu egin du Energia Elektrikoaren Ustiapenaren gaineko Zergaren konstituziozkotasuna eta Auzitegi Gorenak ROVER doktrina interpretatzen du
Tuesday, 26 de March de 2019

Urtarrilaren 17ko Epaian Konstituzio Auzitegiak baieztatu egin du Energia Elektrikoaren Ustiapenaren gaineko Zergari buruzko Arabako Batzar Nagusien uztailaren 9ko 24/2014 Foru Arauaren legezkotasuna; horren bidez ondoreak 2013ko urtarrilaren lehenera eraman ziren, estatuko antolamenduan zerga indarrean jarri zen datara, alegia.

Goi Auzitegiak argudio moduan esaten du Foru Arau hori bat datorrela Ekonomia Itunaren xedapen gehigarrietatik bigarrenaren emaitza den egokitzapen-beharrizanarekin, beharrezko denborarekin hain zuzen ere Estatuaren eta Autonomia Erkidegoaren arteko adostasunaren bidez egokitzapen hori eragingarri bihurtzeko, zertarako-eta, aztergai dugun kasu honetan bidezko kontzertazioa eginda, Estatuak sortutako zerga berriak sartzeko.

Organo judizialak benetako atzeraeraginkortasun kasutzat jo duena ez da, beraz, energia elektrikoaren ustiapenaren balioaren gaineko zerga foru zerga sistemetan era eragingarrian sartzea bideratzearen ondorioa baino, horretarako zergaren kontzertazioaren ondoreen data ezarriz. Beraz, eta horrela adierazten du auzitegiak, ez gaude Energia Elektrikoaren Ustiapenaren gaineko Zergaren atzeraeraginkortasun arazo baten aurrean, zerga hori Estatuko 15/2012 Legearen bidez sortu zenetik existitzen delako; funtsa beste bat da, kasuan kasuko lurralde historikoaren zerga-sisteman integratzearen ondoreetarako eta Foru Aldundiak hori ordainaraztea, kudeatzea, likidatzea, biltzea eta ikuskatzea bideratzea lortzeko bere kontzertazioaren atzeraeraginkortasuna, alegia.

Beste alde batetik, Auzitegi Gorenak joan den urtarrilaren 31n jaulki zuen Epaian ROVER kasuan eman zuen bere doktrina aplikatu dio Nafarroako Hitzarmenaren Arbitraje Batzordeak Foru Ogasunaren irizpidea baieztatu zuen kasu bati.

Aurreko epaien ildotik jarraituz Auzitegiak adierazten du konpainiaren egoitza Nafarroan egon arren eta negozioa zuzentzeko baliabide pertsonalak eta materialak dituen nabe industriala Lurralde horretan egon arren, ezin direla garrantzirik gabekotzat edo bestetik gabe osagarritzat jo enpresak txerriak erosiz (hala lurralde erkidean nola foru lurraldean) eta erosleak adierazten dion tokira (hala lurralde erkidean edo foru lurraldean nola Espainiatik kanpo) garraiatu eta erosle horren eskuetan jarriz burutzen dituen jarduerak.

Beste jarduera horiek –foru lurraldean egiten den kudeaketa zentralizatua ez direnek- ere, argi eta garbi, balio erantsia sortzen dute beste toki horietan (berdin da Nafarroan edo lurralde erkidean kokatuta egon) garrantzitsuak diren lanak eta jarduketak egiten direlako, besteak beste merkatugaiak jasotzea, kargak eta deskargak, biltegiratzea, kasuan kasuko tokitik eta tokirainoko garraiatzea edo agindutako hiltegietan ematea; ataza horiek guztiak, oso argi dagoen bezala, ezin dira osagarritzat edo garrantzirik gabekotzat jo.

Jurisprudentziara joan