Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Konstituzio Auzitegiak ez du onartu Bizkaiko Foru Aldundia pertsonatzerik zergen arloko foru arauen “blindajearen” aurkako errekurtsoetan, baina Eusko Jaurlaritza pertsonatu dadin onartu du
Wednesday, 25 de July de 2012

Konstituzio Auzitegiak, uztailaren 16an emandako autoan, ez du onartu Bizkaiko Foru Aldundia pertsonatu dadin Errioxako Gobernu Kontseiluak egindako konstituziokontrakotasun-errekurtsoan eta Errioxako Parlamentuak, Gaztela eta Leongo Juntako Gobernu Kontseiluak eta Gaztela eta Leongo Gorteek jarritako errekurtso metatuetan -denak ere Konstituzio Auzitegiari eta Botere Judizialari buruzko lege organikoak aldatzen dituen otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoaren aurkako errekurtsoak dira-,  ontzat eman duelako errekurtsogileek eta Estatuko Abokatutzak argudiatutako salbuespena, alegia, Bizkaiko Foru Aldundiak ez duela konstituziokontrakotasun-errekurtsoak jartzeko zilegitasunik.

Egun berean Konstituzio Auzitegiak berak onartu egin du Eusko Jaurlaritza prozedura horietan pertsonatu dadin, baina erabaki horrek ez du atzeraeraginik izango jarduketetan, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzari ez zaio alegazioak aurkezteko eperik emango, preklusioa gertatu delako. Ondorioz, errekurtsoa jartzeko idazkian auziaren muinari buruz adierazitakoa ezingo da kontuan hartu.