Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Nafarroako Itunari buruzko doktrina
Sunday, 1 de March de 2015

Revista Jurídica de Navarra argitalpenak itunaren araubideari buruzko artikulu batzuk argitaratu ditu bere azken aleetan. Horrela, hala Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea den Juan Cruz Alli Arangurenek, 53-54 zenbakian, nola 1985. urtetik Nafarroako Unibertsitateko Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedraduna den Eugenio Simón Acostak 55-56 zenbakian, Konstituzio Auzitegiaren azaroaren 14ko 208/2012 epaiaren kritika egiten dute. Bien aburuz epaiak Nafarroaren konstituzionalitate-blokearen bidezkotu gabeko aldarazpena ekarri du zerga ez itunduen edo sorkuntza berriko zergen arloan bere zerga-ahalmena LOFCAren agindupean jartzen duelako.

Beste alde batetik, Aldizkariaren 57 zenbakian sinatuta dauden bi idazlan argitaratu dira. Lehenengoa Eugenio Simón Acosta berarena, Foru Komunitatearen eta Estatuaren artean BEZa doitzeari buruzkoa, hots, Nafarroan Volkswagen taldeak erabili duen operatibak sortarazi duen eztabaidaren ildotik eta, bigarrena, Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialeko zuzendaria den María Jesús Valdemoros Erro andrearena, itunaren sistemaren solidaritatea eta ekitateari buruzko eztabaida aztertzen duena.

Joan Zientzia Doktrinara