Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Webean sartu diren dokumentu berriak (2011ko abuztua)
Tuesday, 12 de July de 2011

Auzitegi Gorenak duela gutxi emandako epai bi sartu dira dokumentazioen jurisprudentzia atalean:

Lehenengoa 2011ko ekainaren 2koa da, Errioxako autonomia-erkidegoak EAEANren 2004ko azaroaren 2ko epaiaren aurka aurkeztu duen kasazio-errekurtsoari buruzkoa. Epaiak arauz kontrakotzat jo du Sozietateen gaineko Zergaren FAko 26. artikulua, baina legezkotzat jo ditu aurkaratu diren gainerako artikuluak. Auzitegi Gorenak adierazi du aurkaratutako artikulu batzuei dagokienez errekurtsoa jartzeko arrazoirik ez dagoela, eta gainerakoei dagokienez ezetsi egin du.

Bigarrena 2011ko ekainaren 3koa da eta, Ekonomia Ituneko 3. artikuluan ezarri diren koordinaziorako arauak aztertu ostean, ezetsi egin du Estatuko Administrazio Orokorrak  EAEANren 2003ko abenduaren 26ko epaiaren aurka aurkeztu duen kasazio- errekurtsoa. Izan ere, haren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikorako zerga neurri batzuk onartu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiaren otsailaren 12ko 2/2001 Foru Araua aurkaratu zen.