Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Webgunea berriz ere martxan dugu
Thursday, 25 de April de 2013

Kaixo berriz ere:

Dakizuenez, azken hilabete honetan webguneko edukiari eragiten dioten zenbait alderdi aldatzen ibili gara, helarazi dizkiguzuen iradokizunetako batzuetara egokitzeko. Gaurtik aurrera webgunea erabat erabilgarri dago, eta aurrerantzean Ekonomia Itunaren gaurkotasunari buruz informatzen jarraituko dugu.

Webgune berrian bi berrikuntza nagusi aurkituko dituzue.

Batetik, Bibliografia atal berri bat dago “dokumentazioari” buruzko sailaren barruan; sei azpikategoriatan dago egituratuta, eta bertan liburuen erreferentziak aurkituko dituzue, baita liburuaren aurkibidearen pdf bat ere, lortu ahal izan dugun kasuetan. Hasieran bibliografia oinarrizkoena jasotzen saiatu gara, baina, aurkitu ahala, erreferentzia oro eskaintzeari eutsiko diogu. Hemendik, zinez animatu nahi zaituztegu erreferentziak bidal diezaguzuen, partekatzea interesgarria izan daitekeela uste duzuen kasuetan.

Bigarren berrikuntza Dokumentazio bilatzaile berri bati dagokio; aurreko bilatzaileari antzeman zenizkioten mugak konpontzen ditu honako honek, esaterako fitxen izenak, karaktere bereziekin (adibidez eñe hizkia) bilaketak egiteko aukera eta azentu markekin bilaketak egitea. Orain fitxa osatuagoak eta argiagoak aurkituko dituzue; edukiak eremuka eta zerrendaka daude banatuta, eta dokumentua deskargatzeko aukera argiago ikusten da.

Bilaketak egiterakoan ere funtzionalitate gehiago izango ditugu hemendik aurrera, eta bilaketen iragazi gisa kategoria ez ezik, beste eremu batzuk ere erabili ahalko dira, esaterako egilea, gai nabarmenduak…

Bukatzeko, sistema batetik bestera migratzerakoan joan den ostiraleko mintegiari buruzko azken albistea errepikatu egin dela adierazi nahi genizuen; barkamena eskatu nahi dizuegu horregatik.

Eskerrik asko