Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

EKONOMIA ITUNAREN BATZORDE MISTOA
Tuesday, 28 de June de 2016

EKONOMIA ITUNAREN BATZORDE MISTOA

30/09/2020Fuente: Irekia

Tagak Kontzertu Ekonomioaren Batzorde Mistoa

 

EIBM-AK %3,5EKO DEFIZITA ONETSI DU 2020RAKO ETA %3,0KOA 2021ERAKO, FORU ALDUNDIEI ZORPETZEKO GAITASUN PROPIOA EMANEZ

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren bilerak bultzada eman dio gaur Euskadiren finantzaketa erregimenari –Ekonomia Itunari–; izan ere, Foru Aldundiei zorpetzeko gaitasun propioa aitortu zaie lehen aldiz. Hala, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Maria Jesus Montero Ogasun ministroak uztailaren 31n hitzartutako %2,6ko defizitari, %0,9 gehitu zaio Foru Aldundientzat, eta defizit hori %3,5era heldu da Euskadiko erakundeentzat 2020an. Gainera, 2021erako defizita %3,0an finkatzea lortu da (%2,2 Eusko Jaurlaritzarentzat eta %0,8 Foru Aldundientzat). Horri esker, aurrekontuak egiteko prozesua modu sendoagoan abiaraz daiteke, aldez aurretik zifra itxiak edukitzeak aurrekontuen agertokia definitzea ahalbidetzen duelako.

Era berean, adostu denez, Euskal Autonomia Erkidegoaren zor publikoaren helburua %16,3koa izango da 2020rako eta %16,9koa 2021erako (12.440M/€). Horrela, 10.821M/€-ra eta 12.440M/€-ra helduko lirateke, hurrenez hurren.

Gaur lortutako akordioa, uztailaren 31n sinatutakoaren ondoriozkoa, mugarri bat da, Foru Aldundiek lurralde historikoetan zerga ahalmena dutela, eta, Eusko Jaurlaritzak bezala, COVID-19ak eragindako diru-sarreren beherakada berehala jasaten dutela onartzen duelako. Ekonomia Itunak, euskal errealitatera egokitutako erantzunak behar dituen ekonomikoa arloko autogobernu-maila dakar. Izan ere, 48. artikuluak euskal erakundeen zerga eta finantza arloetako autonomiaren printzipioa ezartzen du, eta 62.b artikuluak Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoari esleitzen dio aurrekontu egonkortasunaren arloko lankidetzarako eta koordinaziorako konpromisoak adosteko eginkizuna, kasu honetan gertatzen den bezala.

Horrela, lortutako akordioa hau da:

DEFIZIT HELBURUA (EAEko BPGren %)

URTEAK EUSKO
JAURLARITZA
FORU
ALDUNDIAK
2020
2,6
0,9
2021
2,2
0,8

 

DEFIZIT HELBURUA (M/€)

URTEAK EUSKO
JAURLARITZA
FORU
ALDUNDIAK
2020
1.716
595
2021
1.617
588

 

ZOR PUBLIKO HELBURUA (EAEko BPGren %)

URTEAK EUSKO
JAURLARITZA
2020
16,3
2021
16,9

 

Bileran, finantza arloko puntu hauek ere adostu dira:

1. Zerga berezien ondoriozko 2019ko behin betiko kupo likidoak eta finantza konpentsazioak eta 2020rako behin- behineko zenbatekoak.

URTEAK KUPO
LIKIDOAK
(M/€)
FINANTZA
KONPENTSAZIOAK
(M/€)
2019
1.344,3
74,2
2020 b/b
1.352,2
86,6

 

2. Euskal Autonomia Erkidegoari 2018 eta 2019rako dagokion behin betiko finantzaketa, eta 2020rako behin- behineko finantzaketa, 1441/2010 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako lan, enplegu eta lanbide heziketa arloko programa eta jarduera publikoei lotutako kostuan izandako partaidetza dela-eta.

Lan, Enplegu eta Lanbide Heziketako Politika Aktiboen balorazioa

URTEAK M/€
2018
180,7
2019
178,0
2020 b/b
271,1

 

Euskadik EIBMn duen ordezkaritza hau da:

Pedro Azpiazu, Ekonomia eta Ogasun sailburua.
Olatz Garamendi, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua.
Ramiro González, Arabako Ahaldun Nagusia.
Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia.
Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Diputatua
Itziar Agirre Berriotxoa, Ogasun sailburuordea.