Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

EKONOMIA ITUNAREN ARBITRAJE BATZORDEAREN ERREGELAMENDUA ALDATZEA
Wednesday, 25 de May de 2022

2022ko maiatzaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofizialak maiatzaren 24ko 392/2022 Errege Dekretua argitaratu du, abenduaren 28ko 1760/2007 Errege Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordearen Erregelamendua aldatzen duena, eta maiatzaren 9ko 335/2014 Errege Dekretuaren bidez aldatu zena.

Egungo aldaketa, funtsean, teknikoa eta prozedurazkoa da, eta, neurri handi batean, haren xedapen batzuk otsailaren 8ko 1/2022 Legearen bidez onartutako Ekonomia Itunaren 47 ter, 64 eta 68. artikuluen idazkera berrira egokitu beharretik dator. Era berean, aldaketa formal huts batzuk sartu dira, hala nola Erregelamenduan aldatu berri diren beste lege batzuei egindako erreferentziak edo izena aldatu zaien organoei edo antolaketa-egiturei egindako erreferentziak eguneratzea helburu dutenak.

Errege Dekretuaren testua