Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Foru Ogasunaren klasiko berri baten aurkezpena
Monday, 8 de May de 2023

Datorren maiatzaren 15ean, 19: 00etan, Bizkaiko Foru Liburutegiaren egoitzan (Diputazio kalea, 7), Foru Ogasunaren Bilduma Klasikoen ale berri baten aurkezpena egingo da. Aurkezpena Mikel Erkoreka doktore eta EHUko irakasleak egingo du.

Klasiko berriak, “Reglamentación y tutela financiera de las haciendas locales vascas (1853-1937)” izenekoak, euskal udal-ogasunen gaia aztertzen du, Foru garaiaren eta Ekonomia Itunaren arteko trantsizioaren testuinguruan (1853-1937). Liburuak aldi horretan udal-ogasunak arautzeko prozesua aztertzeko funtsezko dokumentuen eta arauen bilketa, erreprodukzioa eta analisi kritikoa garatzen du. Prozesu horrek eragin handia izan zuen bai zerga esparruan, bai garaiko esparru politiko eta instituzionalean

Aurkezpenaren kartela