Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Lankidetza Ekonomia Itunaren inguruan
Tuesday, 9 de January de 2018

Academia Vasca de Derecho erakundearen JADO buletinaren azken alean “El IVA en el País Vasco, de tributo concertado de normativa común a tributo concertado de normativa autónoma: encaje y repercusión en las operaciones intracomunitarias” izenburua duen lana argitaratu da. Artikulu hori legelari gazteentzako Adrián Celaya I. Saria irabazi zuenetako bat da eta bertan Victor Delgado Gonzálezek zeharkako zergapetzean, zehatzago esanda, Balio Erantsiaren gaineko Zergan, arauak emateko ahala onartzearen aukeretan eta ondorioetan sakontzen du.

Forum Fiscal argitalpenaren 235. zenbakian Ester Urruzola MorenorenEl plan BEPS y las operaciones vinculadas desde la perspectiva de los territorios forales” artikulua agertzen da. Artikulu horretan ELGEren BEPS Planaren barruan foru erregimenek inplementatu behar dituzten neurri arauemaile batzuk eta Europar Batasunaren barruan duten egokitzapena aztertzen ditu.

Azkenik, Quincena Fiscal argitalpenaren 2017ko 19. zenbakian Javier Armentia Basterra beraren beste lan bat agertzen da (“Concierto económico: algunas consideraciones generales“). Lan horretan Itunaren araubidearen funtsezko alderdi batzuei buruzko hausnarketa egiten du, adibidez bere izaera tradizionala eta hitzartua, foru zerga araubideen zerga-harmonizazioa, Europar Batasunaren testuinguruan duen kokapena edo Foru Arauen blindajearen esanahia.

Joan Autoreen Doktrinara