Itunaren dokumentazio guztia
Auzitegi ekonomiko-administratiboak
Atal honetan 2002an berritu zenetik Ekonomia Itunaren edukiari eta aplikazioari eragiten dieten gaiei buruz jurisdikzio ekonomiko-administratiboko auzitegiek emandako ebazpen garrantzitsuenak aurkituko dituzu; gai horiek zergadunek planteatutakoak dira, bai auzitegi zentralean edo eskualdekoetan, bai foru ogasunetako foru auzitegietan.
Data hori baino lehenagoko doktrina ekonomiko-administratiboan interesatuta bazaude Ad Concordiam Bildumako “Euskal Ekonomia Itunaren Bilketa: legedia, jurisprudentzia eta bibliografia” liburuko “Ebazpenen Eranskina” kontsulta dezakezu. Liburuan sartzeko, egin klik hemen:


