Itunaren dokumentazio guztia
Kontsultak
Atal honetan 2002an berritu zenetik Ekonomia Itunean jasotako lotura-puntuen aplikazioari eragiten dioten gaiei buruz egindako kontsultei emandako erantzunak aurkituko dituzu. Ekonomia Itunean bertan aurreikusitako prozeduraren bidez Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeari planteatutakoak eta Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak foru-ogasunetan egindako beste batzuk sartzen dira, betiere Zerga Harmonizazio, Koordinazio eta Lankidetzari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legean xedatutakoa aplikatuz.
Data hori baino lehenagoko araudiari buruzko kontsultetan interesatuta bazaude Ad Concordiam Bildumako “Euskal Ekonomia Itunaren Bilketa: legedia, jurisprudentzia eta bibliografia” liburuko “Ebazpenen Eranskina” kontsulta dezakezu. Liburuan sartzeko, egin klik hemen:


