Datorren martxoaren 12an, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak, Ekonomia Ituna Sustatzeko eta Zabaltzeko Ad Concordiam Elkartearen laguntzarekin, XIV. jardunaldia antolatuko du. Jardunaldi horretan, aditu eta ikertzaile ezagunek Ekonomia Itunaren edukiarekin, historiarekin eta gaurkotasunarekin lotutako gaiak eztabaidatuko dituzte.
Oraingo honetan, gai nagusia euskal foru gobernantzaren bilakaerari buruzkoa izango da, XVIII. mendearen amaieran Foru Konferentziak instituzionalizatu zirenetik gaur egunera arte. Jardunaldiari hasiera eman ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak, ohi bezala, EHUko aditu ospetsuek eta erakundeetako arduradun politikoek hartuko dute parte.

