Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

EKONOMIA ITUNAREN DOKUMENTAZIO ZENTROAREN ETA FORU OGASUNEN IX. JARDUNALDIA
Tuesday, 15 de March de 2022

2021eko maiatzaren 10ean, 1981ko maiatzaren 13ko Ekonomia Itunaren Legearen onarpenaren 40. urteurrena gogoratuz eta  COVID-19aren egungo krisiaren testuinguruan, zeinak presio handia egin baitie ogasun publiko globalei, foru-ogasunak  barne hartuta, Ekonomia Itunaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak eta Ad Concordiam Ekonomia Ituna Sustatzeko eta Hedatzeko Elkarteak IX. Jardunaldia antolatu zuten «Finantza publikoak eta zorraren jasangarritasuna»  izenburupean.

Ituna Jardunaldien bederatzigarren edizioari Joseba Agirreazkuenagak, proiektuaren zuzendariak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Historia Garaikideko Saileko katedradunak eman zion hasiera; Agirreazkuenagak errepasoa egin zion 1795 eta 1936 urteen arteko zor publikoaren historiari. Jarraian, Gemma Martínezek,  Bizkaiko Foru Ogasuneko Zerga Politikako zerbitzuburuak eta Ad Concordiameko Zuzendaritza Batzordeko kideak, erregimen erkidegokoekin alderatuta COVID-19ak eragindako pandemiak ekarri duen krisi fiskalak foru administrazioetan izan duen eragin asimetrikoa azpimarratu zuen.

 

Ponentzia gonbidatuak honako parte-hartzaile hauekin hasi ziren:

  • Javier Pérez (Espainiako Bankua), «El marco europeo de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera» ponentzia aurkeztu zuena.
  • Bigarrenik, Diego Lopezek (Pablo de Olavide Unibertsitatea) «El diseño de reglas fiscales en gobiernos subcentrales. El caso de España» ponentzia aurkeztu zuen.
  • Ondoren, Enrique Lucasen (Euskal Herriko Unibertsitatea – UPV/EHU) txanda izan zen eta “Sostenibilidad de la deuda pública. El caso de las Haciendas Forales” gaiari buruz mintzatu
  • Itziar Agirre Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko sailburuordeak, aurrekontu-egonkortasunaren eta zerga-jasangarritasunaren arloko aldebiko negoziazioen alderdian sakondu zuen «Concierto Económico: presente y futuro de la coordinación y colaboración con el Estado en materia de estabilidad presupuestaria» ponentziarekin.
  • Jardunaldia amaitzeko mahai-ingurua egin zen, Sofía Arana EHUko Zuzenbide Publikoko Saileko irakasle titularrak moderatuta.