Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

ITUNA ETA HITZARMENA ALDATZEA
Wednesday, 14 de December de 2022

Berrikuntzarik garrantzitsuenak Kontzertu Ekonomikoaren eta Nafarroako Hitzarmenaren edukiari dagozkio; izan ere, Estatuko zerga-sisteman sartutako tributu-figura berriak (finantza-transakzioen gaineko zerga eta zerbitzu digital jakin batzuen gaineko zerga) itunduz eguneratu dira, baita BEZa leihatila bakarreko (OSS) erregimen berrietara egokituz ere. Gainera, EAEren kasuan, 2017an hitzartu ziren aldaketak sartu ditu Nafarroako Hitzarmenak, hala nola gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen erauzketaren balioaren gaineko zerga.

Itunaren aldaketa otsailaren 8ko 1/2022 Legearen onarpenaren bidez egin da, eta hitzarmenarena, berriz, urriaren 19ko 22/2022 Legearen bidez.

Gainera, joan den azaroaren 17an, bilera bat egin zuen Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak, 2022-2026 bosturtekorako kupoaren metodologia berria adosteko (abiaburu-urteko behin-behineko kupoa 1.472m €-tan finkatzen du), bi tributu-figura berri hitzartzeko (Plastikozko Ontzi Berrerabilgarrien gaineko Zerga Berezia eta Hondakinak Zabortegietan Uztearen, Erraustearen eta Hondakinen Baterako Errausketaren gaineko Zerga) eta Berotegi-efektuko Gas Fluordunen gaineko Zergan egindako aldaketetara egokitzeko.

 

Ekonomia Ituna aldatzeko albistera esteka

Nafarroako hitzarmena aldatzeko albistera esteka

2022-11-17ko CMCErako esteka