Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak MAL eta GRALik onenentzako saria deitu du
Wednesday, 2 de March de 2022

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailarekin batera, Ituna I. saria deitu dute Ekonomia Itunaren eta foru-ogasunen arloko gaiekin edozein ikuspegitatik (fiskalitatea, historia, soziologia, zuzenbidea, ekonomia, eta abar) zerikusia duten eta 2021ean defendatu diren master-amaierako lanik (MAL) eta gradu-amaierako lanik (GRAL) onenak saritzeko.

Lanak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez aurkeztu ahal izango dira sarira, eta, gutxienez ere, 8 puntuko kalifikazioa izan beharko dute.

Saritutako lanak Ekonomia Ituna sustatzeko eta hedatzeko Ad Concordiam elkarteko «Ikerketa Bilduma»n argitaratu ahal izango dira.

Ituna I. sariaren deialdia